Eugenio Arraiza

Azken agurra bultzatzaileari

Eugenio Arraiza euskaltzale eta kulturgile nafarra zendu da; Euskalerria Irratiaren sortzaile, Eusko Ikaskuntzako arduradun eta Eusko Kultur Fundazioaren buru izan zen, bertzeak bertze; arduradun eta bultzatzaile nekaezina.

Eugenio Arraiza, Eusko KUltur Fundazioko bere bulegoan. Orduak ematen zituen han, hamaika proiektutan lanean.
Eugenio Arraiza, Eusko KUltur Fundazioko bere bulegoan. Orduak ematen zituen han, hamaika proiektutan lanean. I˝igo Uriz / Argazki Press

Edurne Elizondo -

2015eko abuztuak 15

Eugenio Arraiza euskaltzale eta kulturgile nafarra hil da, 79 urterekin. Lan handia egin zuen Arraizak (Iruñea, 1936) euskararen alde, Euskalerria Irratiaren sortzaileetako bat izateaz gain, Eusko Ikaskuntzako Nafarroako arduradun eta Eusko Kultur Fundazioko buru ere izan zen kulturgile nafarra.

Gerra garaian jaioa, jesuita ikasketak egin zituen Arraizak, Loiolan. Hain zuzen ere, iaz aurkeztu zuen garai haiek jasotzen dituen memoria liburua. Aurretik ere bazuen besterik. 2011n, esaterako, gerra garaiko urteak jasotzen dituen Memorias, Cerezas y golondrinas, Pamplona, 1936-1946 (Memoriak, Gereziak eta enarak, Iruñea, 1936-1946) aurkeztu zuen. “Historiaren mamia dira oroitzapenak. Historia datuak ikertuz egin beharra da, baina haren odola eta arnasa dira oroimenak”.

Ezagutzeko grinak eraman zuen 40 urterekin euskara ikastera, eta hzkuntzarekiko maitasunak, berriz, haren alde lan egitera. Horren aurretik ere bazuen euskal nortasunik, ordea, BERRIAri eskainitako elkarrizketa batean aitortu zionez: "Euskara ikasi nuenean, hala ere, konturatu nintzen mundu bat zela, eta benetan merezi zuela".

Bihar eguerdiko 12:00etan egingo diote azken agurra, Iruñeko hilerrian. Bertan parte hartuko dute, besteak beste, Lontxo Aburuza bertsolarak eta Kike Diez de Ultzurrunek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna