Albistea entzun

Zezenketak

Asiron:"Iruñean zezenak debekatzea bezain zentzugabea da Donostian entzierroa egitea"

Iruñeko alkateak nabarmendu du zezenketak baimendu edo debekatzeari buruzko erabakia herri bakoitzean duten "tradizio eta pisuaren arabera" hartu beharko litzatekeela.

Joseba Asiron Iruñeko alkatea, sanferminetan, entzierroa hasi aurretik artzainak agurtzen.
Joseba Asiron Iruñeko alkatea, sanferminetan, entzierroa hasi aurretik artzainak agurtzen. Idoia Zabaleta / Argazki Press

Berria -

2015eko abuztuak 17

Herri bakoitzaren tradizioak errespetatzearen alde egin du Joseba Asiron Iruñeko alkateak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan. "Iruñean zenzenak debekatzea bezain zentzugabea da Donostian entzierroa egitea", adierazi du Asironek. Aldiz, haren iritziz, herri bakoitzak hartu beharreko erabakia da zezenketak baimendu edo debekatzearena, beti ere horiek duten pisua kontuan hartuz.

Zentzu honetan eztabaidari etekin politikoa atera nahi izatea gaitzetsi du EH Bilduko kideak. "Iruñeko eta Donostiako EH Bilduren artean kontraesanak daudela esanez etekina atera nahi dutenek jarri dute gaia jopuntuan".

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Elhadji Ndiaye omentzeko ekitaldia, Iruñeko Arrotxapea auzoan, iaz. ©JESUS DIGES / EFE

ESPALOIAN ITOTAKO BIZITZA

Ion Orzaiz

Duela bost urte, 2016ko urriaren 25ean, Elhadji Ndiaye senegaldarra zendu zen, Espainiako Poliziaren zaintzapean, Iruñean. Atxiloketa bortitz baten ostean konfirmatu zuten hila zela. Poliziaren jokabide arrazisten ondorio dela uste dute Ndiayeren lagunek eta gobernuz kanpoko erakundeek.
Egonkorrak bilakatu dira Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean Frantziako indar armatuek egiten dituzten kontrolak. ©BOB EDME

Sistemaren belauna lepoan

Oihana Teyseyre Koskarat - Jone Arruabarrena - Ion Orzaiz -Javi West Larrañaga

Migratzaileen aurkako jazarpena fenomeno orokortua da Euskal Herrian. Adituek eta gobernuz kanpoko erakundeek salatu dute Poliziak «sistematikoki» erabiltzen duela bortxa pertsona arrazializatuen aurka.
 ©BERRIA

«Polizia, nahitaez, giltzarri da gizarte arrazista iraunarazteko»

Maite Asensio Lozano

Segurtasunaren zein mehatxuen inguruan zabaltzen diren ideiak «eraikuntza politikotzat» dauzka Douhaibik; horrekin lotu ditu kolektibo arrazializatuen aurkako kriminalizazioa eta jazarpen poliziala.
 ©BERRIA

«Behartu nahi gaituzte Poliziaren aurrean behera begiratzera»

Ion Orzaiz

Modou Faye, 'Beltxa'. Senegal atzean utzita, Iruñera iritsi zen duela urte asko. Paperak ditu orain, Africa United elkarteko burua da, baina horrek ez du Poliziaren jazarpenetik libratu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.