China

700 tona sodio zianuro daude Tianjingo portuaren inguruetan

Dagoeneko 114 dira joan den asteazkeneko leherketak eragindako hildakoak. Beste 70 pertsona desagertuta daude.

Leherketak Tianjin hirian utzitako zuloa, airetik ikusita.
Leherketak Tianjin hirian utzitako zuloa, airetik ikusita. STR / EFE

Berria -

2015eko abuztuak 17

Gutxienez 114 hildako eta 700 zauritu eragin zituen joan den asteazkenean Tianjin hiriko biltegi kimiko batean izandako leherketak. Biktima kopuruak, ordea, gora egin dezakeela ohartarazi dute agintariek, izan ere, 70 pertsonek desagertuta jarraitzen dute.

Horretaz gain, zientzialariek sodio zianuro arrastoak aurkitu dituzte portuko uretan, leherketaren ondorioz isuritakoak. Agintariek, bestetik, iragarri dute gaur hasiko dituztela portuan zabaldutako 700 tona sodio zianuro biltzeko lanak. Sodio zianuroa oso gai toxikoa da eta heriotza eragin dezake kopuru handietan arnastu edo irentsiz gero.

Bitartean, herritarrak kalera irten dira gaur gertatutakoa salatu eta Gobernuari kalte-ordainak eskatzeko. Izan ere, biltegia legez kanpo egina zen eta etxebizitzetatik 500 metrora kokatua zegoen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna