REALA ATHLETIC

Athleticek irabazi du Euskal Herriko Kopa

1-0 irabazi diote bizkaitarrek Realari Zarautzen.

Athleticek laugarrenez irabazi du Euskal Herriko Kopa.
Athleticek laugarrenez irabazi du Euskal Herriko Kopa. Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Berria -

2015eko abuztuak 22

Reala eta Athletic nor baino nor hobeto aritu dira Euskal Herria Kopako finalean, Zarautzen (Gipuzkoa). Bosgarren aldiz antolatu dute Euskal Herriko talderik onenak biltzen dituen txapelketa, eta, aurten, Realak, Athleticek, Gasteizko Aurrerak eta Oiartzunek hartu dute parte.

Athleticek laugarren aldiz irabazi du kopa. Hutsean amaitu dute bi taldeek lehen zatia; bigarrenean, ordea, Joana Flavianok aurretik jarri ditu zuri-gorriak markagailuan, falta jaurtiketa baten bidez gola eginda. Realak emaitza berdindu ahal izan du, baina markagailua ez da berriro mugitu.

Bi finalerditan zehaztu zen finala: Athleticek penaltietan irabazi zion Oiartzuni, eta Realak 4-0 eko emaitzarekin menderatu zuen Aurrera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna