Albistea entzun

Kultura

Oliver Sacks neurologoa eta idazlea hil da

Gaixotasun neurologikodun gaixoen inguruko liburuek egin zuten ezagun, besteak beste, Antropologo bat Marten

Oliver Sacks.
Oliver Sacks. Tamaina handiagoan ikusi

Nagore Ares Amaya -

2015eko abuztuak 31 08:53

New Yorken zendu zen atzo Oliver Sacks (London, 1933, New York, 2015) neurologoa eta idazlea. 82 urte zituen, eta maiatzean New York Times egunkarian aditzera eman zuenez, kantzer bat zuen gibelean. Hainbat gaixoen kasu klinikoetatik abiatuta idatzitako hamaika liburuk nazioartean ezagun egin zuten.

Hain zuzen ere, Sacks-ek maisuki asmatu zuen gaitz neurologikodun pertsonen erronkak eta bizitzak islatzen. Horren adibide dira, esaterako, haren libururik ezagunenak: Antropologo bat Marten, The Man Who Misttook His Wife for a Hat (Haren emaztea kapela batekin nahasi zuen gizona) eta Awakenings (Iratzarraldiak).

Idatzitako azken liburuetan, berriz, haren bizipenak izan zituen mintzagai. Horren lekuko dira, besteak  beste, Hallucinations (Haluzinazioak), LSD eta anfetaminekin egindako experimentuen ingurukoa; mutil koxkorra zela kimikari zion maitasunaren inguruko Uncle Tungsten (Tungsteno osaba), eta On the move (Mugimenduan), aurten inglesez argitaratutako autobiografia.

Maiatzean New York Times-en argitaratutako gutunean, haren bizitzarekin pozik agertu zen Sacks: “Ezin dezaket bildurrik ez duenearena egin; baina, batez ere, esker oneko sentitzen naiz. Maitatu dut eta maiatatua izan naiz; asko eman didate eta zerbait eman dut bueltan; irakurri eta bidaiatu dut eta pentsatu dut, eta idatzi dut. Munduarekin harremana izan dut, idazleek eta irakurleek munduarekin duten harremana”, azaldu zuen. 

Euskarara ekarritako haren liburuak
Gutxi dira euskarara ekarritako Sacksen liburuak. An Anthropologist on Mars: Seven Paradoxical Tales jatorrizko izenburua duen liburuak bi itzulpen ditu: lehena Edorta Agirrek egin eta Gaiak argitaletxeak kaleratua, bi liburukitan —2002an bata eta 2003an bestea—, Zazpi kontaera paradoxiko: antropologo bat Marten izenburuarekin; bigarrena Xabier Olarrak egin eta Euskal Herriko Unibertsitateak 2003an kaleratua, Antropologo bat Marten izenbuurarekin. 2006an, berriz, Oaxacako egunerokoa argitaratu zuen Gaiak argitaletxeak, Jaione Alberdik euskaratuta; AFS Ameriketako Iratze Elkarteko kidea zen Sacks, eta elkartearekin Oaxacara (Mexiko) egindako bidaia batean idatzitako egunerokoa da. Azkenik, 2008an, Emaztea kapelarekin nahastu zuen gizonaThe Man Who Mistook His Wife for a Hat jatorrizkoan— kaleratu zuten Pentsamenduaren Klasikoak bilduman,  Amaia Astobizak euskaratua; obra horretan oinarritutako izenburu bereko antzerki lana taularatu zuen Txalo konpainiak  2001ean, Ramon Bareak zuzenduta.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...