EUSKAL PRESOAK

Bermeon presoen alde egitekoak ziren bi ekitaldi bertan behera utzi ditu epaileak

Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren ordezkariaren eskaria aintzat hartu du Bilboko Administrazio Auzietarako Epaitegiak.

Berria -

2015eko irailak 1

Irailaren 7an eta 19an ziren bi ekitaldiak egitekoak; "euskal preso eta errefuxiatuen aldeko topa" datorren astelehenean, eta horien aldeko herri bazkaria hilaren 19an.

Behin-behinean utzi ditu epaileak bertan behera ekitaldiok, eta epaitegira deitu ditu bi aldeak ostegunerako, debekuari eutsi edo atzera egiteko.

Autoaren berri izan ondoren, Urkijok esan du "albiste bikaina" dela ikustea "zuzenbide estatuak terrorismoaren biktimak babestu" egiten dituela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna