Kontxako Bandera
Ez dadila buka oraindik
Hondarribiak 1,92 segundo atera dizkio Urdaibairi Kontxako Banderaren lehen jardunaldian. Oriok eta Kaikuk osatuko dute ohorezko txanda igandean.

Ezin kexatu ahalko dira estropadazaleak datorren igandean. Izan ere, bi segundu eskaseko aldea soilik dago bi faboritoen artean. Hondarribia eta Urdaibairekin batera izango dira Ohorezko Txandan Orio eta Kaiku ere.
Ikusgarria benetan gaur Hondarribiak eta Urdaibaik egin duten lana. 19 minutu eta 12 segundora sartu dira Joseba Amunarrizenak eta handik segundo eta 92 ehunekora sartu dira Bermeokoak. Hirugarren eta laugarren tokirako sailkatu dira Orio 14 segundo eta 44 ehunekora, eta Kaiku 15 segundo eta 82 ehunekora.
Lehen txanda
"Alde handiena ere txiki izaten da askotan", nabarmendu du Urdaibaiko patroi Gorka Aranbarrik. Baina gustora egoteko arrazoirik badu gaur Zarauzkoak, izan ere, 12 segundoko tartea atera dio Urdaibaik Oriori.
Indartsu irten dira hasieratik Bermeokoak, eta buru izan dira bide guztian. Baina Orio ere ez da atzean geratu eta bide erdian bost segundora ere murriztu du aldea. Azkenean, bigarren postuarekin konformatu behar izan dute.
Hirugarren geratu dira San Pedrokoak 34 segundora, eta ia minutu bateko tartearekin Donostiarra.
Bigarren txanda
Hasieratik joan da aurretik Hondarribia bigarren txandan, inork gutxik zuen zalantzarik berea izango zela garaipena txanda honetan, eta argi utzi du bere nagusitasuna. 12 segundo eta 52 ehuneko aldea atereaz bigarren geratu den Oriori.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.