Euskal jaiak

Zeanuriko Ipiñaburuk irabazi du Ordiziako gazta txapelketa

Jon Etxebarria da bertako jabea. Catalana Occidentek erosi du Ipiñabururen gazta erdia, 7.600 euroan.

Berria -

2015eko irailak 9

Egun handia dute gaur Ordizian eta Zarautzen, izan ere, euskal jaiak ospatzen dituzte. Ordizian, gainera, Idiazabal gazta da protagonista nagusia. 42. lehiaketa egin dute. Ipiñaburu elkarteak irabazi du gazta txapelketa; Jon Etxebarria eta Puy Arrieta senar-emazteek osatzen duten elkarteak 2012an ere irabazi zuen lehiaketa.

Patxi Lopez de Uralderentzat (Larrea, Araba) izan da bigarren saria; Jabier Muñoarentzat (Zerain, Gipuzkoa) hirugarrena, eta laugarrena Joseba Intsaustirentzat (Ordizia, Gipuzkoa). Bosgarrena, berriz, Patxi Otaegirentzat (Beizama, Gipuzkoa) izan da.

Hainbat kazetari, sukaldari, aditu eta teknikari izan dira epaimahaikide. Txapelduna aukeratu ostean, enkantera atera dute gazta, eta Catalana Occidentek eraman du; 7.600 euro ordaindu ditu gazta erdiaren truke. 2012an ere enpresa horrek eskuratu zuen gazta erdia. Iaz, Ampo Kooperatibak erosi zuen 13.050 euroren truke.

48 gazta lehian

Aurten 48 gazta aurkeztu dira, ketuak 22 eta ketugabeak 26. "Urtetik urtera aurkezten diren gazten kalitatea gero eta hobea da", azaldu du Juan Mari Arzak sukaldari eta gazta lehiaketako epaimahaiko lehendakariak festaren aurkezpenean. Arzakekin batera beste hainbat pertsona ezagun izan dira gazta sariduna aukeratu dutenen artean, besteak beste, Jose Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendaria, Jon Plazaola aktorea eta Iñaki Gabilondo kazetaria.

Dena den, gazta lehiaketaz gain badira dira bestelakoak ere egun osoan zehar Ordizian. Besteak beste, ganadu, barazki, fruta, lumagorri eta perretxikoen lehiaketak eta erakustaldiak.

Zarautzen, berriz, musika eta dantzak hartuko dituzte kaleak, goizean goizetik hasita. Horrekin batera, Alproja antzerki taldeak Sustraiak ikuskizuna eman du, 12:00ean, Munoan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna