gizartea

'Agur Jaunak' kantuaren hitzak aldatu dituzte EHUren ikasturte hasierako ekitaldian

Jainkoari egindako erreferentzia kendu egin dute, eta gizonak bakarrik ez dituzte aipatu. Urkullu lehendakaria ekitaldian zen.

EHUren ikasturte hasierako ekitaldia, Gasteizen. Tartean dira, ezkerretik, Iñigo Urkullu, Iñaki Goirizelaia, Javier Garaizar eta Kristina Uriarte. /
EHUren ikasturte hasierako ekitaldia, Gasteizen. Tartean dira, ezkerretik, Iñigo Urkullu, Iñaki Goirizelaia, Javier Garaizar eta Kristina Uriarte. / Raul Bogajo/Argazki Press

Garikoitz Goikoetxea -

2015eko irailak 11

Ikasturte hasierako ekitaldi solemnea zuten atzo EHU Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizen, Letren Fakultatean. Iñaki Goirizelaia errektorearekin batera, han izan dira Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu eta Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte.

Urteroko legez, ekitaldiaren hasieran, EHUren abesbatzak parte hartu du. Agur Jaunak kantuarekin egin die ongietorria agintariei, baina aldatu egin dituzte hitzak. Gizonei bakarrik ez diete egin erreferentzia, eta jainkoarena kendu egin dute.

Aldaketaren oinarrian errektoretzaren agindu bat dago. Joan den maiatzean, EHUren ekitaldietarako protokoloa arautu zuen Goirizelaiak, eta han agindu zuen Agur Jaunak-en hitzak aldatzeko —Agur Jaunak eta Andreak da kantuaren izena jada EHUn—.

Honako hitz hauek kantatzea ezarri zuen arautegian:

Agur Jaunak
eta Andreak
Agur t'erdi
Danak berdinak
einak gire
zuek eta
bai gu ere
Agur Jaunak
(e)ta Andreak
Agur t'erdi
hemen gire
Agur danak

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna