Argazkilaritza

Alberto Schommer hil da

87 urterekin zendu da argazkilari gasteiztarra, minbizi baten ondorioz. Orain abangoardia taldeko partaide, XX. mendeko euskal argazkilari ezagunenetakoa izan da. 1994an Arabako Urrezko Domina eman zioten eta 2013an Espainiako Argazkilaritza Sari Nazionala jaso zuen. Orain bost urte atzera begirakoa eskaini zioten Bilboko Arte Ederren museoan.

Alberto Schommer, iaz, Madrilen egindako erakusketa batean
Alberto Schommer, iaz, Madrilen egindako erakusketa batean Diego Garcia / EFE

Mikel Lizarralde -

2015eko irailak 10

El Pais egunkariak jakinarazi du Alberto Schommer argazkilaria gaur hil dela. Gaixo zegoen azken aldian. Schommer (Gasteiz, 1928) XX. mendeko euskal argazkilari ezagunenetakoa izan da. 

Alberto Schommer Koch aitaren bitartez sartu zen argazkilaritza munduan Schommer. Gasteiz jaioterrian hasi eta gerora Alemanian —Kolonian— eta Parisen jarraitu zituen ikasketak. 1960ko hamarkadan Orain abangoardia taldeko partaide izan zen.

Orain dela bost urte Bilboko Arte Ederren Museoak atzera begirakoa eskaini zion, eta orduko hartan, artea, eta argazkilaritza zehazki gizartetik eta bizitzatik gertu egon behar dutela adierazi zuen: "Artea ez dago munduan gertatzen diren gauzetatik aparte. Horregatik, min egiten didate zenbait gertakarik. Gauzak bestela joatea nahiko nuke. Eta bestela joango balira, artea bera ere oso bestela joango litzateke".

Bere obra mundu osoan zabaldu da (Japonian, AEBetan), eta gainera 60 bat libururen egile ere izan da Schommer.

Arabako Urrezko Domina eman zioten 1994an. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako kidea izendatu zuten 1996an eta 2009an Espainiako Arte Ederretako Merezimenduaren urrezko domina jaso zuen. Orain bi urte, berriz, Espainiako Argazkilaritza Sari Nazionala eman zioten "etenik gabe eta 50 urtez baino gehiagoz argazkilari gisa egin duen ibilbideagatik"

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna