bakearen nobel saria

Tunisiarako bitartekarientzat Bakearen Nobel saria

"Demokrazia aniztunaren alde" eginiko "berebiziko" lanarengatik saritu dute Tunisiako langileen UGTT sindikatuak, patronalak, giza eskubideen ligak eta abokatuen elkarteak osatzen duten taldea.

Houcine Abassi Tunisiako langileen batasuneko idazkari nagusia, artxiboko irudi batean./
Houcine Abassi Tunisiako langileen batasuneko idazkari nagusia, artxiboko irudi batean./ MOHAMED MESSARA/EFE

Berria -

2015eko urriak 9

Elkarrizketa nazionala sustatu eta Tunisiako demokrazia sendotzeko eratu zuten 2013ko udan bitartekaritza taldea. Izan ere, 2011ko errebolten ondotik eratorri zen demokratizazio prozesua kolokan zegoen, ezkerreko politikarien kontrako hainbat hilketa eta liskar izan baitziren. Elkarte honek prozesu politiko baketsuaren alde egin zuen. Tunisiako langileen UGTT sindikatuak, patronalak, giza eskubideen ligak eta abokatuen elkarteak osatzen dute taldea.

Suediako batzordearen arabera, bitatekari horiek "berebiziko lana" egin zuten Tunisian "demokrazia aniztuna" garatzearen alde. Besteak beste, nabarmendu dute alderdi politikoekin izaniko elkarrizketen ondotik Tunisian gobernu teknokratiko bat eratzea lortu zutela Tunisiako gizartearen ahots desberdinak aintzat hartuz eta erlijio, sexu edota sinismen politiko guztiak errespetatuz.

Izendapen honek gain hartu die sarirako hautagai ziren Angela Merkeli, Frantzisko aita santuari eta Mussie Zerai erlijiosoari.  

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna