Nobel sariak

Angus Deatonek jaso du Ekonomiako Nobel saria

"Kontsumoaren, pobreziaren eta ongizatearen inguruan egindako lanagatik" eman diote Ekonomiako Nobel saria Angus Deatoni. Eskoziako irakasleak eskolak ematen ditu Princetongo Unibertsitatean (AEB).

Angus Deatonek jaso du ekonomiako Nobel saria.
Angus Deatonek jaso du ekonomiako Nobel saria. Larry Levanti / EFE

Berria -

2015eko urriak 12

Bigarren urtez jarraian, pertsona bakar bati egokitu zaio Ekonomiako Nobel saria. Deaton ekonomia eta nazioarteko aferetako irakaslea da Princetongo Unibertsitatean (AEBak). Horrez gain, Britaniako Akademiako eta Zientza eta Arteen Amerikako akademiako kide ere bada. Gaur egun, Deatonek aztertu ditu bereziki herrialde pobre eta aberatsen artean dauden osasun ezberdintasunak eta munduko pobrezia.

Deatonek Nobel saria jaso du kontsumitzaileen gastuen inguruan egindako ikerketengatik. Azken ikerketetan, Deatonek frogatu nahi izan du nola erabil daitezkeen etxeko kontsumo neurriak garapen ekonomikoaren mekanismoak jakiteko.

Ekonomiako Nobel saria ofizialki ez da Nobel saria. Alfred Nobelek ez zuelako haren testamentuan aipatu. Hala ere, gainontzeko Nobelen sari bera du, zortzi milioi koroa suediar (855.000 euro), eta besteekin batera ematen dute: abenduaren 10ean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna