POLITIKA

Telefonicara doa Barcina

Nafarroako Gobernuko presidente ohiaren izendapena gaur egingo dute ofizial. Telefonica Edukiak ataleko DTSn ariko da "aholkulari independente" gisa.

Yolanda Barcina, iazko azaroan, Nafarroako Parlamentuan.
Yolanda Barcina, iazko azaroan, Nafarroako Parlamentuan. Jagoba Manterola / Argazki Press

Berria -

2015eko urriak 14

Europa Press berri agentziak baieztatu duenez, DTSko zuzendaritzak gaur egingo du batzarra, eta bertan izendatuko dute Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidente ohia aholkulari. Iaz, enpresako aholkulariek urtean 120.000na euroko soldata finkoa eskuratu zuten.

Politikagintzaren lehen lerroa utzia du Barcinak; aurrena, UPNk ez zuelako maiatzeko udal foru hauteskundeetarako zerrendetan sartu. Irailean, berriz, alderdiak Jose Javier Esparza izendatu zuen Barcinaren oinordeko UPNren presidentetzan. Gobernu ardurak utzita, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikora itzulia zen. Farmazian doktorea da, 1984tik. Aste gutxi batzuk egin ditu bertan, ordea.

Gobernua aldatu baino egun batzuk lehenago, ez zizkion ateak itxi politikagintzara itzultzeari: "Beti esan izan dut politika uzterakoan lehengo lekura itzuliko nintzela. Ordezkari politiko guztiek horrela jokatu beharko lukete".

DTS Telefonicaren esku dago, konpainia horrek Prisa taldeari Canal + ordainpeko plataformaren %56 erosi zionetik, 706,81 milioi euroren truke. Zati horrekin osorik du bere esku Movistarrek DTS. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna