erreakzioak

EH Bildu: "PPren intransigentziaren biktima izan da"

2015eko urriaren 14a
15:47
Entzun

Erreakzioak

Borja Senper Gipuzkoako PPko buruak azaldu du EAEko presidente berria aukeratuko dutela Espainiako zuzendaritzaren "jagoletzarik gabe". Bi aukera daude presidente aukeratzeko PPn. Bata ezohiko kongresura deitzea da, eta bestea, erabakia ezohiko zuzendaritza batzordean hartzea. Senperrek esan duenez, hurrengo kongresua abenduko hauteskundeen ostean izango denez, uste du zuzendaritza batzordean erabakiko dutela nor izango den presidente berria.

Javier Maroto PPko Arloko idazkariordeak esan du Quirogaren erabakia errespetatzen duela. Gainera, adierazi du ez duela bere izena arkeztuko EAEko PPko presidente berria izateko. Alde batetik, inork eskatu ez diolako, eta, bestetik, PPko eleduna delako Gasteizko Udalean. Horrez gain, proiektu "popularrak" aurrera jarraitu behar duela ziurtatu du, "ETAren historia ondo ixteko".

Bestalde, Quirogaren dimisioarekiko "erabateko errespetua" adierazi du Jose Luis Ayllon Espainiako Gorteekiko PPko estatu idazkariak. "Erabaki pertsonal" gisa definitu du Ayllonek Quirogaren erabakia.

Andoni Ortuzar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak "onena" opa dio Quirogari aurrerantzean: "Asko eztabaidatu dugu, ez dugu harreman onena izan. Hala ere, zintzoki uste dut Arantza politikagintzatik joaten jakiten ari dela. Joatea ez da inoiz erraza, baina elegantziaz egin du".

EH Bilduren ustez, Quiroga PPren "immobilismo eta intransigentziaren biktima" izan da. Julen Arzuaga EH Bilduko kideak egin ditu adierazpenok. Haren ustez, Quiroga alderditik "bota" dute, elkarbizitzaren aldeko "zubiak eraikitzeagatik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.