Nobel Sariak

Bakearen Nobel Saria Mohamed El Baradei IAEAko buruarentzat

IAEA Energia Atomikorako Nazioarteko Agentziak eta Mohamed El Baradei erakunde horren zuzendariak jasoko dute aurten Bakearen Nobel Saria, Norvegiako Legebiltzarreko Nobel Batzordeak hala erabakita. "Energia nuklearra helburu militarrekin erabil dadila eragozteagatik, eta helburu baketsuekin energia nuklearra ahalik eta modu seguruenean erabil dadin bermatzeagatik" jasoko dute saria. Irakeko auzia zela eta, El Baradeik aurre egin zien AEBei Saddam Husseinen Gobernuak ez zuela suntsipen handiko armarik defendituz, eta inbasioaren aurka agertuz.
Mohamed El Baradei.
Mohamed El Baradei. Efe

Berria -

2005eko urriak 7
Nobel Batzordeak azpimarratu du erakundeari eta El Baradeiri, biei, eman nahi izan dietela saria: batetik, IAEAk energia atomikoa kontrolatzeko lana "handia" delako, eta, bestetik, El Baradei izan delako ahalegin horren ordezkari nagusia. El Baradei egipziarra da, eta duela gutxi hautatau dute hirugarrengoz IAEAko buru. Aurten betetzen dira 60 urte Hiroshiman eta Nagasakin AEBek izugarrikeria nuklearra egin zutenetik, eta, besteak beste, horregatik erabaki du Norvegiako Nobel Batzordeak arma nuklearrean aurkako ahalegina saritzea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna