KRISIA PP-n

Alonsoren ustez, EH Bildu da "mugitu behar duen bakarra"

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako PPko presidente berriaren ustez, Quirogaren mozioak «ETAren gaitzespena» falta zuen.

Alfonso Alonso, Maria Dolores de Cospedal eta Nerea Llanos, Bilbon.
Alfonso Alonso, Maria Dolores de Cospedal eta Nerea Llanos, Bilbon. Miguel Toña / EFE

Gotzon Hermosilla -

2015eko urriak 16

Arabako PPko buru eta Osasun ministroak hartu du EAEko PPko presidente kargua. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako alderdiko presidenteek eta Nerea Llanos idazkari nagusiak ostegunean eginiko bileran adostu zuten Alonso izatea alderdiko buruzagia EAEn, eta gaur zuzendaritzak berretsi du erabaki hori.

Asteazkenean eman zuen Arantza Quiroga PPko EAEko presidente ohiak dimisioaren berri, eta 24 orduko epean proposatu zuten Alonso kargu horretarako. Quirogaren dimisiotik 56 orduko epean izendatu dute haren ordezkoa.

Ostegunean, "adostasunez" hartu zuten Alonsok Quiroga ordezkatzeko erabakia, Nerea Llanos idazkari nagusiak azaldu zuenez. Gaur, ildo beretik jo dute, nabarmenduz "aukera onena" dela ministroa. Bileran izan da PPko idazkari nagusi Maria Dolores de Cospedal.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna