HILBERRIA

Adrian Zelaia Ibarra irakasle eta jurista zendu da

Euskal Herriko Foru Zuzenbidean aditua zen.

Zelaia, 2007ko irudi batean.
Zelaia, 2007ko irudi batean. Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Berria -

2015eko urriak 18

Zelaia Barakaldon jaio zen 1917an, eta 98 urte zituela hil da. Zuzenbideari lotuta daude haren izen-abizenak; Espainiako Aginpide Judizialeko Kontseilu Nagusiko kide izandakoa, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Zibileko irakasle izan zen, Euskalerriaren Adiskideak elkarteko edo Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritzako kide izateaz gain. 

Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailak ematen duen Manuel Irujo saria jaso zuen 2007an, eta  Manuel Lekuona saria ere irabazi zuen, 1995ean. Historiaren eta Zuzenbidearen ikerketa izan da haren bizitza akademikoaren ezaugarri nagusia, eta gutxi dira Euskal Herriko Foru Zuzenbidea Zelaiak bezain sakon aztertu dutenak.

Aurtengo urtarrilean, Eusko Legebiltzarrak omendu zuen. Astelehenean egingo dute haren aldeko hileta, Bilbon.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna