euskal presoak

Ibon Iparragirreren egoera "okertu" egin dela salatu dute

Preso ondarroarraren kontrako epaiketa izan da gaur Bilbon. Iparra Galdu Baik plataformak deituta, kontzentrazioa egin dute preso gaixoa aske utz dezatela eskatzeko. 

Preso gaixoa aske uzteko eginiko elkarretaratzea. ARGAZKI PRESS
2015eko urriaren 20a
08:23
Entzun

Preso sozial batek Iparragirre salatu zuen iaz Basauriko espetxean gertatu zen istilu bategatik, eta horregatik epaitu dute. Preso sozialak salatu du iazko apirilaren 14an Iparragirrek kosk egin ziola, eta GIB birusa duenez kutsatu egin zuela. Iparragirrek, berriz, hori ez zela horrela gertatu esan du hasieratik. Azkenean, absolbitu egin dute.

Ibon Iparragirre Alcala-Mecoko espetxetik Zaballako (Araba) espetxera iritsi zen joan zen asteko ostiralean. Epaitegiaren atarian elkarretaratzea egin dute, presoa berehala etxera dezatela eskatzeko. Izan ere, gaixotasuna areagotzen ari dela eta haren osasun egoera "okertu" egin dela salatu dute.

Azken egunotan ekitaldi asko egin dira preso ondarroarra aske uzteko eskatzeko. Iparra Galdu Baik presoaren aldeko plataformak deituta, larunbatean manifestazio jendetsua egin zuten. Iñigo Urkullu lehendakariak ere aske uzteko eskatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.