Albistea entzun

Euroeskualdeak

Nafarroak Euskadi-Akitania eskualdearekin bat egiteko eskatuko du

Hiru egiturek Europan duten gizarte eta indar ekonomikoa garatzeko helburuarekin, lurraldeen arteko lankidetza eta kohesioan sakondu nahi du Nafarroako Gobernuak.

Euskadi-Akitania euroeskualdeko bilera apirilean, Busturian (Bizkaia).
Euskadi-Akitania euroeskualdeko bilera apirilean, Busturian (Bizkaia). Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Berria -

2015eko urriak 21

Nafarroako Gobernuak beste bi eskaldeekin lankidetzarako protokoloa sinatu zuen 1992. urtean. Baina geroztik ez dute harremanetan sakondu. Euskadik eta Akitaniak berriz, bide hori jarraitu eta 2011an Europako legediak babestutako lankidetza egitura osatu zuten. Nafarroak proiektu horrekin bat egin nahi du.

"Nafarroa, Euskadi eta Akitania bizilagunak gara, eta ezaugarri geografiko, ekonomiko, kultural eta linguistiko ugari partekatzen ditugu", adierazi du gobernuak. Hori dela eta, Uxue Barkosen exekutibak lurralde horiekiko harremanak landu eta lankidetza ekintzak hasi nahi ditu.

Gai asko jorratzen ditu euroeskualdeak, besteak beste, hezkuntza, nekazaritza, elikadura eta osasuna. Horrekin batera, turismoa, euskal kultura eta jakituriaren ekonomia sustatzea dira lankidetzako beste ardatzetako batzuk.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

KONTRAPISUAK DUEN PISUA

Iosu Alberdi

Mendeetako eztabaida da, azkenaldian sarri loratu dena: botere judizialak zenbateraino betetzen duen exekutiboaren eta legegilearen kontrolatzaile rola, eta noiz igarotzen duen herri borondatea ordezkatzearen muga. Adituek beharrezkotzat jotzen dute erakunde publikoen kontrola, baina baita «oreka» ere.
Bilbon udaletxe aurrean amaitu zen atzo GKSren manifestazioa. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Langileak «subjektu politiko independente» moduan egituratzera deitu du GKSk

Maite Asensio Lozano

Manifestazio jendetsuak egin ditu Gazte Koordinakunde Sozialistak Bilbon eta Iruñean. «Bankariak eta enpresari handiak» jo dituzte pobretzearen erruduntzat

GKSk manifestazio jendetsuak egin ditu Bilbon eta Iruñean

GKSk manifestazio jendetsuak egin ditu Bilbon eta Iruñean

Berria

'Enpresarien eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara!' lelopean, langileak «subjektu politiko independente» moduan egituratzera deitu du Gazte Koordinakunde Sozialistak

 ©JON URBE / FOKU

«Adostasun berriek ahalbidetu dute bake prozesua»

Irati Urdalleta Lete

Foro Sozialaren bidea ixtear da, baina hor dago eginikoa: hamabi aholkuetatik 11 beteta edo betetzear. Eta egitekoak: adibidez, biktimen «asimetria» gainditzea. Balorazio «ona» egin dute.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...