Literatura

Harkaitz Canoren 'Belarraren ahoa' eleberriari euskal literaturako Euskadi Saria

Epaimahaiak hala erabakita, Harkaitz Cano idazlearen Belarraren ahoa eleberriak jaso du aurten euskal literaturako Euskadi Saria. Belarraren ahoa-rekin batera Julen Gabiriaren Han goitik itsasoa ikusten da , Xabier Montoiaren Blackout eta Juanjo Olasagarreren Ezinezko maletak ziren finalista, baina, azkenean, epaimahaiak Canoren aldeko hautua egin du. Haur literaturaren alorrean, euskarazko atalean, Xabier Olasoren Pupuan trapua-k jaso du Euskadi saria.
Argazki Press

Berria -

2005eko urriak 11
=l Harkaitz Canok ==http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00025.htm=l (Lasarte-Oria, 1975) =l Alberdania ==http://www.alberdania.net/=l argitaletxearekin plazaratu zuen iaz =l Belarraren ahoa == http://www.susa-literatura.com/kritikak/2005/krit0175.htm=l eleberria. Lan horren "literaturtasuna" azpimarratu du bereziki epaimahaiak, baina onartu du eztabaida handiak izan dituztela finalisten artean sariduna aukeratzeko. Gertakari historikoen itzulikatzea da Canoren eleberriaren abiaburua: Alemania nazia II. Mundu Gerra irabazten ari da, eta Adolf Hitler AEBak inbaditzera abiatzen da. Euskarazko haur literaturaren atalean, berriz, =l Xabier Olasoren == http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00676.htm=l (Otxandio, 1964) =l Pupuan trapua ==http://www.pamiela.org/liburuak/haur03-pupuan.html=l saritu dute, =l Pamiela ==http://www.pamiela.org/=l-rekin argitaratua.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna