euskarazko aktak

Epai irmo batek onetsi du udalek aktak euskara hutsez egitea

EAEko Auzitegi Nagusiak ez du ontzat jo Urkijo Espainiako Gobernuko ordezkariaren helegite bat. Ueman esperantzaz hartu dute ebazpena.

Arantxa Iraola -

2015eko urriak 31

Carlos Urkijo Espainiako Gobernu ordezkariak auzitara eraman zituen hainbat udal, tartean Irurako Udala (Gipuzkoa), Euskal Herriko udal hautetsien instituzio nazionalari ekarpena egiteagatik. Auzi horretarako informazioa eta dokumentazioa eskatu zion Espainiako gobernu ordezkaritzak Irurako Udalari, eta Irura udalerri euskalduna eta Uemako kide izaki, euskara hutsean igorri zuen informazioa.

Espainiako gobernu ordezkaritzak informazioa ez jasotzat eman zuen, euskara hutsean jaso izanak baliorik ez zuelakoan. Donostiako Lurralde Auzitegiak, ordea, Irurako Udalari eman zion arrazoia, akta eta informazioa euskara hutsean bidaltzea zilegi zuela adieraziz. Helegitea jarri zion epaiari Carlos Urkijok, eta EAEko Auzitegi Nagusira iritsi zen kontua. 

Auzitegi horrek Irurako Udalaren aldeko epai irmoa plazaratu du. Uemak zehaztu duenez, "gaztelera hutsean". 1982ko eta 1992ko legeak aipatuta, EAEn euskara ofiziala denez administrazio publikoek euskaraz aritzeko eta, beraz, euskara ulertzeko gai izan behar dutela adierazten du epaiak, eta atzera botatzen du Espainiako gobernu ordezkaritzaren helegitea. Gainera, auziaren gastuak ordaintzera behartzen du.

"Epai garrantzitsua"

Abokatuen esanetan, “epaia garrantzitsua da, irmoa delako". Izan ere, orain arte Bilboko eta Donostiako Lurralde Auzitegien epaiak zeuden aktak euskara hutsean bidaltzearen zilegitasunaz: Bilbokoak ezetz ebatzi zuen, eta Donostiakoak baietz.

Amezketako eta Gaintzako udalen alde Donostiako Auzitegiak emaniko ebazpenaren arabera, bi hizkuntza ofizialetako edozein erabil litekeela uste dute; Bilboko auzitegiaren arabera, baina, aktek izan dezakete eragina EAEtik at ere, eta, beraz, nahitaezkoa da gaztelaniara itzultzea. Elkarren artean hain kontrakoak diren bi epai ikusita, segurtasun juridikorik ezaz ohartarazi zuen Uemak.

Carlos Urkijok euskarazko akten aldeko epai guztiei jarri zien helegitea; Irurako Udalaren epaiari ez ezik, Alegiako, Amezketako, Gaintzako, Aramako, Bergarako eta Elgetako udalen aldeko epaien aurka jo du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna