euskal presoak

Abokatuek diote presoen eskubideak irizpide politikoen menpe utzi direla

Salatu dute Auzitegi Nazionalak EPPK-koak urruntzea justifikatu duela "izaera ideologikoagatik".

Iñaki Goioaga eta Jaione Karrera, gaurko agerraldian./
Iñaki Goioaga eta Jaione Karrera, gaurko agerraldian./ Andoni Canellada/Argazki Press

Hodei Iruretagoiena -

2015eko urriak 31

Salbuespen dena zilegi jotzen duela salatu dute Iñaki Goioaga eta Jaione Karrera abokatuek: soilik EPPK-ko presoei ezartzen baitiete urruntzea, "izaera ideologikoagatik". Izan ere, Auzitegi Nazionalak zilegi jotzen du, abokatuen esanetan, presoaren askatasun ideologikoa baldintzatzea.Izan ere, ETAren jardun armatuaren amaiera aipatu dute epaileek. Espainiako Gobernuak espetxe politika egoera horretara "moldatu" duela diote, Langraiz bidea delakoaren bidez —PPren gobernuak eten egin zuen—. Hori onartzen ez dutenei, ordea, sakabanaketa ezartzea justifikatzen du.

"Oso larritzat" jo dute hori abokatuek, eta senideak ere jopuntuan jartzen dituztela ohartarazi dute. "Kriminalizatu" egin dituztela. Auzitegi Nazionaleko epaileen argudioetako bat da hobe dela presoarentzat senideengandik urrun egotea, abokatuen hitzetan, "senideak 'mundu terrorista' delako batekin lotzen dituztelako".

Abokatuek salatu dute eskubideen bermea irizpide politikoen menpe uzten duela Espainiako Auzitegi Nazionalak; hau da, Esapainiako Barne Ministerioaren irizpideen menpe. Horrek kezka sortzen diela nabarmendu dute, berez, Auzitegi Nazionala bera delako presoen eskubideak bermatzeko ardura duena. "Arrazoi politikoa nagusitu da, jantzi judizialarekin".

Babes helegitea Konstituzionalean

Espainiako Auzitegi Nazionalak Zaballako espetxera (Araba) ekartzeko eskaria ukatu dio 18/98 sumarioan zigortutako Carlos Trenorri. Hari buruzko autoa bakarrik jaso dute epaileek, baina erabaki horrek beste hainbat presori ere eragingo die. Jakinarazi dutenez, 27 helegite jarri dituzte oraingoz. Aurrez espetxe zaintzako epailearen aurrean egin zituzten Euskal Herriratzeko eskaerak, baina ezezkoa jaso zuten denek. Erabaki horren aurka Trenorrek jarritako helegitea aztertu eta baztertu du Auzitegi Nazionaleko Lehenengo Zigor Salak. Orain, Auzitegi Konstituzionalean jarriko dute helegitea, eta hark ukatuz gero, Estrasburgora joko lukete.

Trenor presoak argudiatu zuen urruntze politikarekin oinarrizko eskubideak urratzen direla; besteak beste, komunikazio, aholkularitza juridiko, osasun arreta eta hezkuntzarako eskubideak, eta baita nazioarteko legedia ere. "Ez da oinarrizko eskubiderik urratu, ezta Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren jurisprudentziaren ez besteren aurka jokatu ere", ebatzi du Fernando Grande-Marlaska buru duen salak. ETAren jardun armatuaren amaiera ere aipatu dute epaileek. Espainiako Gobernuak espetxe politika egoera horretara "moldatu" duela diote, Langraiz bidea delakoaren bidez —PPren gobernuak eten egin zuen—.

Bost epaile babestu dute erabakai, eta batek eman du epaiaren aurkako boto partikularra: Ramon Saez Valcarcel epaileak. Haren arabera, "indarkeria terrorista arbuiatzen duen errealitate sozial aldakor batekin lotura izateko mekanismoa" izan daiteke lagun eta senideekiko gertutasuna, eta, halaber, bultza dezake "gogoeta biktimei egindako oinazea aitortzeko bidean".

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna