ALEMANIA

Helmut Schmidt kantziler ohia hil da

Alemaniako buruzagi sozialdemokrata historikoa 96 urterekin hil da, bere jaioterrian, Hanburgon. Aspalditik zituen bihotzeko arazoak eta irailean premiazko ebakuntza egin zioten buxadura batengatik. Uda honetan utzi zion erretzeari.

Kristina Berasain Tristan -

2015eko azaroak 10

Alemaniako Errepublika Federaleko bosgarren kantzilerra izan zen Helmut Schmidt; 1974etik 1982ra arte egon zen agintean. Europako Batasunaren eta euroaren aldeko defendatzaile sutsua izan da azkenera arte, politikatik erretiratuta bazegoen ere, eztabaida politiko eta ekonomikoetan autoritate bat izaten jarraitzen zuen. Paris-Berlin ardatza sendotzeagatik ere izango da gogoratua Schmidt; Valery Giscard d'Estaing Frantziako presidentearekin oso sintonia ona zuen, eta bien ekimenez sortu zen 1974an Europako Batzordea. Rhin ibaiaren bi ertzetan tentsioa inoiz baino ageriagoa denean hil da kantziler ohia.

Agintean izan zuen erronka nagusia, ordea, krisi ekonomikoari aurre egitea izan zen; 1970eko hamarkadako apalaldi ekonomikoa suspertzeko gaitasuna izan zuen. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna