arkeologia

Paleolitoko eskuak, "ezustean"

Gravette eta Madeleine aldietako labar irudiak aurkitu dituzte Aizpitarteko leizeetan, Errenterian.

Aizbitarten aurkitutako irudietako bat
Aizbitarten aurkitutako irudietako bat Gipuzkoako Foru Aldundia

Arantxa Iraola -

2015eko azaroak 20

Errenteriako Aizpitarte kobazuloetan (Gipuzkoa) aurkikuntza garrantzitsuak egin dituzte; duela 20.000-28.000 urte eginiko hainbat grabatu. Gravette aroko grabatuak dira, eta hainbat animalia irudikatzen dituzte. Besteak beste, zaldiak eta bisonteak. Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur eman du horren berri. Nabarmendu dute, aurkitutako irudien artean, badirela Kantaurialde osoan lehenago inoiz aurkitu gabeko klaseko zenbait.

Grabatu horiekin batera, Madeleine aroko (duela 14.500-12.500 urte) beste figura batzuk ere topatu dituzte kobazuloetan. Zehazki, garai hartako hiru bisonteren grabatuak dira.

Askotan egin dituzte lehendik ere arkeologia lanak kobazulo horietan; aztarnategi ezaguna da, eta Jose Migel Barandiara eta Jesus Altuna, besteak beste, han ibiliak dira. Baina orain artean ez zituzten grabatu horiek aurkitu. Diego Garate arkeologoak azaldu duenez, espeleologoekin —Felix Ugarte taldekoekin— izan duten elkarlanagatik egin dituzte, hein handi batean, aurkikuntza horiek, eta gehiago egiteko esperantza ere badute: "Leiho bat ireki dugu".

Nabarmendu dute aurkikuntza egiteko giltzarri izan dela egun kobazuloak argitzeko duten teknologia —LED argietan oinarritua— ere. Grabatu asko ikustea zaila zen orain arte, eta aurkitutako irudietako batzuk hondatuta daude, grafitiekin. Antzeko jazoerak saiheste aldera, itxi egin dituzte grabatuak dituzten kobazuloak, eta babestuta daude.

Aurkikuntzen berri emateko agerraldian, arkeologoekin eta espeleologoekin batera, Gipuzkoako Diputazioko Kultura diputatu Denis Itxaso eta Errenteriako alkate Julen Mendoza azaldu dira. Poza eta azaldu dute biek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna