Boroako zentrala

Ibarretxek inauguratu du Boroako zentrala

Protesta artean inaugurutu du gaur Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek Boroako (Zornotza, Bizkaia) ziklo bateratuko zentral termikoa. Zornotza Bizirik herri plataforma zentralaren kontra azaldu da beti, eta gaur ere mobilizazioa egin dute inaugurazio ekitaldiak. "Euskadin kontsumitzen dugun elektrizitatea berton ekoizten saiatzeko ardura" hartu behar dela azpimarratu du Ibarretxek.

Berria -

2005eko urriak 19
Joan den abuztu amaieratik martxan dago Boroako ziklo bateratuko zentral termikoa, baina inaugurazio ekitaldi ofiziala gaur goizean egin dute. Juan Jose Ibarretxerekin batera Irlandako Gobernuko ministro Noel Dempsey ere han izan da. Ibarretxek esan duenez, "gas naturala erretzen duten ziklo konbinatuko zentralak besteak baino garbiagoak eta eraginkorragoak direnez, hobeto zaintzen dute ingurunea". Euskal Herrian eztabaida eragin duen energia proiekturik badago, hori Zornotzakoa izan da. Zornotza Bizirik herri plataformak deituta zentral termikoaren kontrako hamalau manifestazio egin dira, eta mobilizazioak ehunka izan dira. Proiektuaren kontrako alegazioak eta legezko bide osoa ere bete dute, baina alferrik, zentrala martxan da eta gaur inauguratu dute. 1999. urtean Irlandako ESB enpresak Boroa auzoan energia proiektu bat ezarri nahi zuela jakin zutenetik zentral termikoaren kontra agertu da zornotzarren gehiengoa. Hori hala zela egiaztatzeko, erreferenduma egin zuten herrian 2002ko apirilaren 14an. Zornotzarren %43k eman zuten botoa, eta boto emaileen %98k ezetz esan zioten egitasmoari.Erreferendumaren emaitza izan zena izan zen, baina Eusko Jaurlaritzak eta ESB berak galdeketaren emaitza errespetatuko zutela esan arren, aurrera jarraitu zuen egitasmoak. Horretarako arrazoiak ere egon bezeuden; ekonomikoak, batez ere. Izan ere, Boroako zentral termikoa atzerriko enpresa batek Euskal Herrian inoiz egin duen inbertsiorik handiena da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna