Euskal presoak

Presoen egoeraz dokumentu bat landuko dute hainbat eragilek

Sarek bildu ditu, besteak beste, CEAR, Salhaketa eta Argituz elkarteetako kideak eta Paco Etxeberria auzi medikua eta Paul Rios Lokarriko koordinatzaile ohia. Presoen egoeraz eta giza eskubideen urraketez aritu dira.

Sarek antolaturiko gaurko bilkura./
Sarek antolaturiko gaurko bilkura./ BERRIA

Berria -

2015eko azaroak 28

Estibalizko santutegian (Gasteiz) bildu ditu Sarek giza eskubideen inguruan aritzen diren hainbat elkarte eta norbanako: Salhaketa, CEAR Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordea eta Argituz elkarteetako ordezkariak, Paco Etxeberria auzi medikua, Paul Rios Lokarriko koordinatzaile ohia, Iñaki Lasagabaster EHUko irakaslea eta Patxi Ormazabal Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia, besteak beste.

Gaitz larriak dituzten presoen egoeraz eta haiei ezartzen zaizkien "ezohiko arau eta legediez" aritu dira gogoetan, besteak beste, eta ondorioekin txosten bat egiteko asmoa agertu dute. Erakunde publikoei nahiz herritarrei zabaldu nahi diete ondoren.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna