Abel Azkonaren erakusketa

Fanatismoaren kontrako protesta egin dute Iruñean

Ehunka lagun bildu dira udalari babesa agertzeko. Antolatzaileen ustez, memoriaren auzia oztopatzea da integristen asmoa.

Manifestazio burua.
Manifestazio burua. Iñigo Uriz / Argazki Press

Ion Orzaiz -

2015eko abenduak 2

Abel Azkona artistak ostia sagaratu batzuekin pederastia hitza idatzi zuela-eta, haren Desenterrados erakusketak polemika eragin zuen iragan astean. Erakusketa iketzeko eskatu zioten fiskalari, eta ehunka kristau elkartu zen erakusketan bertan, errezatu eta Azkonaren lana gaitzesteko. Halaaber, Gazteluko plazan bilkura egin zuten 200 sinestun inguruk.

Protesta horien harira, "fundamentalismoaren kontrako martxa" egin dute Iruñean. Udaletxeko plazan amaitu da, eta bertan irakurri dute oharra. Carlos Otxoa (Memoriaren Autobusa): "Interes politikoa dago fundamentalisten atzean. Frankismora itzuli nahi dute". Azkonaren erakusketaren aurkako elkarretaratzean, "Asiron, exekuzioa" oihukatu zuten, eta horiek gogoan izan ditu Otxoak: "Alkatearen exekuzioa eskatzen duten horiek ez dute inoiz demokrazian sinetsi".

Asmo politikoa ikusi du Otxoak Azkonaren erakusketaren aurkako protestetan: "Aldaketa galgatu nahi dute, eta horren kontra ari gara protestan".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Ion Orzaiz

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna