'EGUNKARIA'-K 25 URTE

"Zerbait garrantzitsu egiten ari ginela sentitzen genuen"

Egunkaria-ren lehen zenbakiaren urteurrenaren harira, gehigarri berezia argitaratuko du BERRIAk. Bestalde, ekitaldi bat antolatu dute Durangon (bideoa: Gaur irekiko ditu ateak dokumentalaren teaser-a).

Berria -

2015eko abenduak 3

Igandean beteko dira 25 urte Euskaldunon Egunkaria-ren lehen zenbakia argitaratu zenetik. Aurrez eginiko lan eskergak 1990eko abenduaren 6an ikusi zuen argia, eta hala egin zuen, egunez egun, 2003ko otsailaren 20ra arte.

Durangoko Azokari buruzkoa izan zen aurreneko zenbakiaren azala, eta, mende laurden geroago, ekitaldia egingo dute azokaren testuinguruan, urteurrena gogoratzeko. Bertan, Gaur irekiko ditu ateak dokumentala emango dute 10:00etan, eta jarraian egingo dute ekitaldia. Irekia izango da.

Igandean bertan, gehigarri berezia argitaratuko du BERRIAk: kazeta sortu aurreko egoeratik, hura eratzen lagundu zuten herri batzordeetara; indarrezko itxieratik Egunero eta BERRIAren sorrerara, garai hartako arduradun, langile eta abarren testigantzak bildu ditu Maialen Unanue kazetariak. Horrez gain, egunez egun, Euskaldunon Egunkaria-ren sorreraren inguruko iritzi artikuluak argitaratzen ari da BERRIA, eta Egunkaria.info atarian daude kazetari eta horren itxiera osteko auziari buruzko baliabide ugari (bideoa: Lara Madinabeitia - Maialen Unanue).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna