Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Gizartea "Egia bihurtu genuen urte askoan amestutakoa"

Publizitatea

Gizartea

Egunkariak 25 urte

"Egia bihurtu genuen urte askoan amestutakoa"

1990eko abenduaren 6an argitaratu zen 'Euskaldunon Egunkaria'-ren lehen zenbakia, Durangoko Azokak 25. aldiz ateak ireki zituen egun berean. 25 urte atzera egin dute, egun hura gogoan. (Bideoa: Lara Madinabeitia).

Durangoko Azokari buruzkoa izan zen aurreneko zenbakiaren azala, eta, mende laurden geroago, ekitaldia egin dute azokaren testuinguruan, urteurrena gogoratzeko. Bertan, Gaur irekiko ditu ateak dokumentala eman, eta jarraian egin dute ekitaldia.

Gehigarri berezia argitaratu du BERRIAk: kazeta sortu aurreko egoeratik, hura eratzen lagundu zuten herri batzordeetara; indarrezko itxieratik Egunero eta BERRIAren sorrerara, garai hartako arduradun, langile eta abarren testigantzak bildu ditu Maialen Unanue kazetariak.

Horrez gain, egunez egun, Euskaldunon Egunkaria-ren sorreraren inguruko iritzi artikuluak argitaratzen ari da BERRIA, eta Egunkaria.info atarian daude kazetari eta horren itxiera osteko auziari buruzko baliabide ugari.

25 urte hauetan Egunkaria-n eta BERRIAn kontseilukide eta langile izandakoek ospakizun gisa bazkari bat egin zuten atzo Zornotzan (Bizkaia), Uxarte sagardotegian. 126 lagun bildu ziren. Bazkalondoren argazki bat atera zuten, eta mende laurden honetan hil diren hemeretzi kideak gogoan izan zituzten.

Zuzeneko kontakizuna

17:44
2015-12-06

Euskaldunon Egunkaria sortu zela 25 urte bete direla ospatuz, familia argazkia egin dute Egunkaria eta Berriako langileek Uxarte sagarditegian

Ane Urrutikoetxea

Ane Urrutikoetxea

14:01
2015-12-06

Xelebrekerientzako tartea ere bada azokan; Mitologia errealitatea da hemen.

Ane Urrutikoetxea

Ane Urrutikoetxea

13:53
2015-12-06

Igande honetan lehen ordutik jendez gainezka dabil azoka; liburu dorreak txikitzen doaz hirugarren egunean.

Ane Urrutikoetxea

Ane Urrutikoetxea

13:46
2015-12-06

Edu Lartzanguren kazteraria ere azokan dabil.

Ane Urrutikoetxea

Ane Urrutikoetxea

13:42
2015-12-06

Anari Alberdi abeslaria diskoak sinatzen dabil Landako Gunean.

Ane Urrutikoetxea

Ane Urrutikoetxea

13:06
2015-12-06

Durangoko Azoka aurrera doa: Kultur politika eta eragiletza izan dituzte mintzagai Anjel Lertxundi idalzeak eta Olatz Osa Elkar argitaletxeko zuzendariak. Iñigo Astiz kazetariak gidatu du saioa.

Ane Urrutikoetxea

Ane Urrutikoetxea

12:55
2015-12-06

Dokumentaletik irtenda, Berria TBk kazetarien oroitzapen bilduma egin du, 25 urtetan bizitako esperientziekin.

Ane Urrutikoetxea

Ane Urrutikoetxea

12:50
2015-12-06

Txaloak izan dira aurkezpenaren amaieran. Bazkari batekin ospatuko dute Egunkaria eta Berriako langileek urteurrena.

Ane Urrutikoetxea

Ane Urrutikoetxea

12:44
2015-12-06

Beatriz Zabalondoren hitzekin amaitu da Egunkariaren inguruko dokumentala Irudienean; Zabalondok orain arte egindako bideagatik zoriondu ditu langile, harpidedun eta babesleak: "Asiko hunkitu nau gaurko egunkaria ikusteak, 25 urteko bidea ikusi dudalako islatuta; horregatik, ez dugu komunikabidea isolatuta utzi behar, indarra eman behar diogu, aurrera egiten jakin behar dugu". Zabalondoren esanetan, dokumentala tresna baliotsua izango da datozen 25 urteetan, etorkizuneko belaunaldiek gertatu zena ezagutu dezaten.

Ane Urrutikoetxea

Ane Urrutikoetxea

12:35
2015-12-06

Euskal komunikabideentzat aitortza eskatu du Martxelo Otamendik, eta bai Egunkarian zein Berrian modu batera edo bestera parte hartu duten guztiak izan ditu gogoan: "Euskara beti iritsi da berandu euskarri guztietara, baina Internetera iristeko ez zituen 40 urte itxaron, eta hori atzean egondako jendearen lanari esker da".

Ane Urrutikoetxea

Ane Urrutikoetxea

12:31
2015-12-06

Juan Mari Torrealdaik hartu du hitza dokumentala amaituta. Euskaldunon Egunkariaren 25. urteurrena ospatzeko deia egin du, egunkaria une onenean zegoenean itxi zutela gogora ekarriz: "12 urterekin hil zuten duela 25 urte sortutako egunkaria, baina ez zuten isildu; eta bizirik dirau Berriarekin".

Ane Urrutikoetxea

Ane Urrutikoetxea

12:30
2015-12-06

Joxemi Zumalabe gogoratuz amaitu da Egunkariaren dokumentala

Ane Urrutikoetxea

Ane Urrutikoetxea

10:54
2015-12-06

Amaitu da Egunkariaren dokumentala; barreak sarri entzun dira langile ohien anekdotak gogora ekartzean

Ane Urrutikoetxea

Ane Urrutikoetxea

10:36
2015-12-06

Gozo goxoekin hasi da gaurko eguna Durangoko Azokan

Ane Urrutikoetxea

Ane Urrutikoetxea

10:26
2015-12-06

Goizeko hamarretan hasi da dokumentalaren emanaldia Irudienean, eta bertan izan dira Euskaldunon Egunarian ibilitako langile ohiak eta baita Berriako langileak ere. Juan Mari Torrealdai denekin solasean ibili da.

Ane Urrutikoetxea

Ane Urrutikoetxea

10:22
2015-12-06

Gaur duela 25 urte, 1990eko abenduaren 6an, Euskaldunon Egunkaria-ren lehen alea argitaratu zen; Durangoko Azokak horrekin ireki ditu ateak, eta dokumentala eskaintzen ari dira orain Irudienean.

Ane Urrutikoetxea

Ane Urrutikoetxea


Gaiarekin zerikusia duten albisteak