Artea

Elena Asins hil da, arte kontzeptualaren ikur

Bart gauean hil zen, Azpirozko etxean, 75 urte zituela. Artearen konputazio informatikoan oinarritu zuen bere lengoaia.

Elena Asins, 2012an.
Elena Asins, 2012an. Jon Urbe / Argazki Press

Ander Perez -

2015eko abenduak 15

Atzo gauean hil zen Elena Asins artista poliedrikoa (Madril, 1940), Azpirotzen (Nafarroa) zuen etxean. Arte plastikoetan nabarmendu zen batez ere, eskulturan bereziki. Ikerketa lanak ere jorratu zituen, arte kritikaria ere izan zen, eta han hemenka ibili zen hitzaldiak ematen.

Arte kontzeptualaren erreferente eta ikur izan zen Espainiako Estatuan. Paris, Stuttgart, Madril eta New Yorkeko unibertsitateetan ikasi zuen, eta Miguel Pintok 1963an sortutako Castilla 63 taldean egin zituen bere lehen lan publikoak. Artearen konputazioan sakondu zuen, eta ordenagailu bitartez egindako kalkulu semantikoetan oinarritu zuen bere lengoai artistikoa. Hala,  lehenetarikoa izan zen teknologia arte sorkuntza prozesuan integratzen.

1988an jaso zuen lehen saria, Alemaniako Karlsruhe hirian. 2006an Arte Ederren Urrezko Domina eman zion Espainiako Gobernuak, eta 2011an Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen. Gaur egun museo askotan ikus daitezke bere lanak, hala nola, Bilboko Arte Ederren Museoan edota Madrilgo Reina Sofian.

Urteak ziren bere kabuz Azpirotzen zaharberritutako etxean bizi zela. Aurtengo apirilean polemika izan zen bere inguruan, Donostiako epaitegi batek isun bat ordaintzera zigortu baizuen, 2012ko ARCO azokaren harira egindako elkarrizketa batean Donostiako Altxerri galeria iraintzeagatik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna