Literatura

Juan Luis Zabalak irabazi du Kutxa Irun Hiria eleberri saria 'Txistu eta biok' lanarekin

Asier Serranorentzat izan da poesia saria Ate osteko itzalak lanagatik

Juan Luis Zabala.
Juan Luis Zabala. Berria

Mikel Lizarralde -

2015eko abenduak 19

Juan Luis Zabala (Azkoitia, 1963) idazle eta BERRIAko Kultura saileko kazetariak irabazi du Kutxa Irun Hiria saria euskarazko eleberriaren atalean Txistu eta biok lanarekin, eta horrenbestez, sariari dagozkion 25.000 euro jasoko ditu. Guztira hamabi lan aurkeztu dira sariketara, eta horien artean Zabalarena aukeratu du Paulo Iztuetak, Felipe Juaristik, Jose Mari Iriondok, Arantxa Urretabizkaiak eta Jon Kortazarrek osatutako epaimahaiak.

Poesiaren alorrean Asier Serranoren Ate osteko itzalak eman du irabazletzat Iñaki Aldekoak, Lourdes Otaegik eta Patri Urkizuk osatutako epaimahaiak. Poesiaren atalean 25 poemategi aurkeztu dira. Serranok 15.000 euro jasoko ditu.

Gaztelaniazko irabazleak Ana Muela Pareja (El falso cuerno del rinoceronte) eta Ramon Crespo (Las hojas enfermas) izan dira, eleberrian eta poesian, hurrenez hurren.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna