Ezbeharra

Aitor Bugallo txirrindulari ohia hil da Berrizen, auto istripuz

BI-633 errepidean gertatu da, Trabakuako gainean. 42 urte zituen.

Berria -

2016ko urtarrilak 14

Istripu larria izan da goizean BI-633 errepidean, Trabakuako gainean, Berrizen. Bi autok elkar jo, eta auto bateko gidaria hil egin da. Aitor Bugallo txirrindulari ohia da hildakoa, 42 urteko durangarra. Euskadi taldean —ondoren Euskaltel-Euskadi izena hartu zuen— aritu zen Burgallo, maila profesionalean, 1996 eta 1998. urteen artean.

Beste gidaria, 35 urteko gizonezko bat, erietxera eraman behar izan dute, zauriak artatzera.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoa ikertzeko asmoz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna