Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Politika Sarek dei egin du bera "ekonomikoki itotzen" saiatu direnei "elkartasunarekin" erantzutera

Publizitatea

Politika

EUSKAL PRESOAK

Sarek dei egin du bera "ekonomikoki itotzen" saiatu direnei "elkartasunarekin" erantzutera

Ainhoa Azkaratek nabarmendu du Bilboko martxan bildutako diruarekin iazko zorra eta aurtengo mobilizazioaren zati bat ordaindu dutela, baina ez dutela gastu guztia betetzea lortu.
Sare plataformaren agerraldia.
Sare plataformaren agerraldia. / Sare

2016-01-15 / Berria

Juan Maria Bidarte Bizkaiko abokatu eskolako dekano ohia, Juan Daniel Barandiaran eta Felix Cañada abokatuak, Paul Rios Lokarriko koordinatzaile ohia eta Nazario Oleaga Bizkaiko abokatu eskolako dekano ohia arduratu ziren manifestazioan bildutako dirua kudeatu eta zaintzeaz. 68.784 euro bildu zituzten guztira.

Sareren finantza arduradun Ainhoa Azkaratek gogorarazi du iazko manifestazioan bildutako dirua eraman zuela Guardia Zibilak, eta horrek "zulo itzela" eragin zuela: "Aurtengo kuestazioan lortu dugun diru kopuruarekin, joan den urtetik geneukan zorra gainditzea lortu dugu. Gainera, aurtengo gastu batzuk kubritzeko ere eman digu kuestazioak". Ez dute guztia betetzea lortu, ordea.

Hortaz, Sarek "bere lana ondo egiten duela" uste duten herritarrei eskatu die diruz laguntzeko eta plataforma "erditik kendu"  eta "ekonomikoki itotzen" saiatu direnei "elkartasunari esker" erantzuteko. Kontu korronte zenbakia zabaldu dute horretarako.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak