euskal presoak

Jorge Txokarro presoa aske geratu da

Zazpi urte preso eman ostean irten da gaur Foncaleteko (Alacant, Herrialde Katalanak) kartzelatik. AAMren kontrako epaiarekin zigortu zuten.

Berria -

2016ko urtarrilak 18

Iruñeko presoa beste hogei lagunekin batera zigortu zuten Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren eta Askatasunaren kontrako epaian.

Zortzi urteko kartzela zigorra jaso zuen Txokarrok, "erakunde terroristetan" aritzea egotzita.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna