Zinema

Jacques Rivette 'nouvelle vague'-ren maisua hil da

Zinemaren hizkuntzarekin esperimentatu zuen, eta konbentzionalismoei aurre egin.

Jacque Rivette 2003an, Donostiako Zinemaldian. 'Histoire de Marie et Julien' filma aurkeztu zuen.
Jacque Rivette 2003an, Donostiako Zinemaldian. 'Histoire de Marie et Julien' filma aurkeztu zuen. Andoni Canella da / Argazki Press

Mikel Lizarralde -

2016ko urtarrilak 29

Nouvelle vague mugimenduaren sustatzaileetako bat izan zen Jacques Rivette zinemagile frantziarra (Rouen, 1928) 1950eko hamarkadan Jean-Luc Godard, François Truffaut eta Claude Chabrolekin batera, eta bere herrialdean egiten zen zinema irauli zuen egin zuen film ausart eta iraultzaileak eginez. Hain zuzen ere, Chabrolen etxean Rivettek 1956an filmatutako Le coup du berger film laburra jotzen dute askok mugimenduaren lehen hazi gisa.

Zinema zuzentzen hasi baino lehen, zinemaz idatzi zuen. Lehendabizi La Gazette du cinéma-n, 1950ean Eric Rohmerrekin sortutako aldizkarian, eta ondoren, Cathiers du Cinema-n. Han egin zuen topo Truffaut, Godard eta Frantziako zinema akademizistari aurre egin nahi zioten beste kritikari batzuekin. Lehenengo prentsaren bidez, eta gero zuzendaritzara jauzi eginda, Rivettek bere zinemarekiko ikuspegia azaleratu zuen, garaikoarekin bat ez zetorrena.

Bere lankide eta lagunak baino ezezagunagoa izanda ere, Rivette taldeko "kontzientzia" zela adierazi izan dute askok.

1960an filmatu zuen bere lehen lana, Paris nous appartient, baina ez zen estreinatu bi urte gerora arte. Ordurako Truffaut eta Godard estreinatuak ziren zuzendaritzan, eta Nouvelle Vague-k ezarritako bide berriak (inprobisazioa, leku naturaletan filmatzea) beste herrialde batzuetara ere zabaltzen hasiak ziren. Rivettek, bere aldetik, muturrera eraman zituen bere obsesioak, eta ez zen izan merkatuaren eskaerei makurtzen zitzaien zinemagilea. Film luzeak egin ohi zituen —lau ordukoak batzuk—, tenpo motelekoak, eta aktoreei beren kasa inprobisatzeko aukera ematen zien.

Bere lanetako batzuk honako hauek dira: La religieuse de Diderot (1966)—zentsura arazoak izan zituena—, L'Amour fou (1969), Celine et Julie vont en bateau (1974), Noroît (1976), Hurlevent (1985) eta La belle noiseuse (1991) —bere film arrakastatsuena—.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna