Albistea entzun

Inauteriak

Mandeuliei tulun-tulun

Joare hotsen oihartzuna Euskal Herri osora iritsi da. Atzo egindako bisita itzuliko diete gaur iturendarrek aurtiztarrei eta zubietarrei. Ohiturak indartsu jarraitzen du.

Joaldunak janzten

Maialen Belarra -

2016ko otsailak 1

Egun handia izan dute gaur Iturenen (Nafarroa). Urte osoa zain egon ondoren, azkenean iritsi dira inauteriak. Joareen hotsa gailentzeko garaia. Gaur goiz erdirako herriko plaza jendez bete da; batzuk autoz iritsi dira, besteak autobusez eta beste asko oinez. Iturendarrak, baina, 11:30 arte udaletxe gaineko ganbaran zeuden gosaltzen.

Joaldunak prestatzeko txanda. Lazaro Erregerena izan da lehenengoa joareak janzten; beteranoena da, eta inguruko kamera guztien diana bilakatu da azken urteotan: "Solasa motz gelditzen da hemen sentitzen dena adierazteko. Eguna nekatuta bukatzen dugun arren, merezi du. Garbi daukat ahal dudan urte guztietan ateratzen jarraituko dudala”. Dagoeneko mende erdi bete du joareak bizkarrean jarri eta espiritu txarrak uxatzeko ahaleginetan.

Plazara 13:00 aldera jaitsi dira joaldun batzuk, azkenak oraindik prestatzen ari ziren ganbaran. Egoitz Gorosterrazu gazteak argi du hobe dela denbora gehiago pasatu joareak lotzen, azkar eta gaizki lotzea baino. “Denbora dezente iraun behar dugu hauekin; joareek mina eginez gero, akabo”.

Herriari itzulia eman diote joaldunek, eta bitartean, mozorroak eta orgak azaldu dira. Joareen hots isiltzean, motozerren zaratek betetzen zuten isiltasuna. Bisitariak beldurtzen eta zirikatzen dituzte, baina asmo txarrik gabe. Ikustera joaten denak ere badaki txantxetan ari direla, baina halere ikara presente egoten da. Pinu adarrak, kuboak arrastaka, motozerrak, maskara beldurgarriak eta kamiseta hautsiak. Ez dute gehiago behar Iturengo, Aurtizko eta Zubietako gazte zein helduek.

Baina protagonista nagusiak joaldunak dira. Gaur zubietarren eta aurtiztarren bisita jaso dute iturendarrek, eta bihar itzuliko diete. 14:45 aldera elkartu dira joaldun guztiak gaur Latsaga auzoan, eta elkarrekin jaitsi dira herrira. Guztira 50 ttuntturrotik gora. Bi hartz ere bueltaka zebiltzan, jendea zirikatzen, bakoitza bere zaindariarekin. “Oilo larrua jartzen zaigu hainbeste ttuntturro elkarrekin ikusteak. Hemen ez dago giro txarrik. Ikusgarria da”, dio Mari Carmen Zelaietak, ikusleen artetik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JOSEP TOBELLA

«Europak fetitxe bihurtzen ditu identitate 'queer' eta arabiarrak»

Amaia Igartua Aristondo

Nortasun birtual baten bilaketa irudikatu, eta sare sozialak etengabe elikatzeko «beharraz» gogoetatzen du Kmeidek 'Tecnòcrata' obran. Bilboko Fundicion aretoan antzeztuko du pieza bihar eta etzi.
Annamango mendikateko kobazuloan aurkitutako haginaren ikuspegiak. ©F. DEMETER

Laosko hagin bat, denisovarren Asiako migrazioak erakusteko froga

J. Goikoetxea

Bigarrenez aurkitu dute Denisovarren fosil bat Siberiako Denisova haitzulotik kanpo. Asiako hego-ekialdean bizi izan zirela frogatuko luke
David Novoa fisikaria, EHUren Bilboko Ingeniaritza Eskolan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Hidrogenoaren koreografia argi hodietan

Jakes Goikoetxea

Zuntz optikoa barrutik hustu, hutsunean hidrogenoa sartu, argi seinaleak bidali, hidrogenoa 'dantzarazi', argiak dantzak sortutako energia bereganatu, eta argiaren frekuentzia aldatu, bere propietateak aldatu gabe: hori lortu du David Novoak. 'Science'-n argitaratu du ikerketa.
 ©ETB

«Jatekoarekin maitasuna lor daiteke»

Urtzi Urkizu

ETB1en 'Jateko modukoa' aurkezten du Landak, ostegun gauetan. ETB2n, berriz, 'En kuadrilla', ostiraletan. Aurkezleak azaldu du «alde emozionala» dutela komunean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...