Albistea entzun

ANGELA DAVIS EUSKAL HERRIAN

"Andreek autodefentsaren beharra sentitzen ez duten mundu bat amestu behar dugu"

Hitzaldia eskaini du Bilbon Angela Davis ekintzaile afro-amerikarrak. Emakume presoek jasaten duten indarkeriatik abiatuta, kartzela, kriminalizazioa, kapitalismoa eta haren aurkako borroken uztarketa izan ditu hizpide. Zuzeneko kontakizuna egin du BERRIAk.

Angela Davisen hitzartzea.
Angela Davisen hitzartzea. Monika Del Valle / Argazki Press

Jon O. Urain -

2016ko otsailak 5 11:16

Bilboko Bidebarrieta liburutegian egin dute emakumeei eta kartzelari buruzko jardunaldia, GITE Gizarte Ikerketarako Talde Eragileak antolatuta, eta bertan hartu du parte Davisek. Larunbatean, berriz, Donostian Ipar Hegoa Fundazioak prestatutako barne ikastaro batean hartuko du parte. Herri, klase eta feminista izaeradun borrokaren ikuspegia, egun izenburupean egingo dute ikastaroa. Hitzaldia, osorik:

Arnaldo Otegi aske uzteko eskatuz eta preso politikoekiko elkartasuna adieraziz hasi du hitzaldia Davisek. Espetxe sistema, hark eta neoliberalismoak duten lotura, espetxearen instituzioaren aurkako borroka, borroka horrek eta beste batzuek izan behar duten lotura eta beste zenbait gai izan ditu hizpide Davisek.

Segidakoa da hitzaldiaren kontakizuna:

Zuzeneko kontakizuna

20:04

Azkenik, ondorioztatu du jendea zigor sistemaz fio dela uste duelako ez dagoelako beste ezer. "Besta forma batzuk pentsatu behar ditugu".

Jon Olano

Jon Olano

20:03

Ikus-entzuleen iruzkinei erantzunez, zenbait ideia plazaratu ditu Davisek. Genero indarkeriaz, azaldu du erasotzaileari indarkeriaz erantzuteak soilik indarkeria betikotzea eragiten duela, eta erasotzaileak espetxeratzeak ez duela eragin indarkeria matxista kasuak urritzea. 1960ko hamarkadan joan zen Davis lehen aldiz autodefentsa ikastaro batera, eta "autodefentsa beharrezkoa ez den mundu bat" du buruan.

Jon Olano

Jon Olano

19:05

Borrokak elkarri lotzearekin amaitu du hitzaldia Davisek: "AEBetan, beltzen borroka mugimendu indigenarekin, antikapitalismoarekin, sozialismoarekin eta abarrekin lotuta dago".

Jon Olano

Jon Olano

19:03

Planteamendu abolizionista eta feminista bat garatuz gero, segurtasuna birpentsatzeko beharraz ari da Davis: "Zer da segurtasuna? gauza asko: lana, etxea, hezkuntza...".

Jon Olano

Jon Olano

19:01

Davis: "Ordaintzearekin lotzen ez den justizia batean pentsatzen hasi behar dugu; enpatia gehiago eta indarkeria gutxiago duen gizarte bat eraikitzen lagunduko digun justizia". Azaldu du polizia eta espetxea ere etekina lortzeko balio dutela, eta G4S enpresaren adibidea jarri du. Munduko hirugarren enpresa handiena da, eta segurtasunari lotutakoa.

Jon Olano

Jon Olano

18:54

Kartzelak ezabatzearen alde 1970eko hamarkadan sortutako abolizionismoa eta antikapitalismoarekin eta feminismoarekin lotu ditu Davisek.

Jon Olano

Jon Olano

18:48

Davis: "Presoak ateratzea nahi dugu, baina horrek ez du arazo sozial eta ekonomikoak konpontzea bermatzen". Irtenbide konplexuagoak pentsatzeko beharra azpimarratu du.

Jon Olano

Jon Olano

18:44

Emakumeentzako eta gizonentzako espetxeak daude. "Eta zer gertatzen da transgeneroekin?", galdetu du Davisek.

Jon Olano

Jon Olano

18:42

Davis: "Emakume transgenero beltzak dira komunitate kriminalizatuena AEBetan".

Jon Olano

Jon Olano

18:40

AEBetako emakume presoez Davis: 200.000 emakume baino gehiago daude espetxean; duela 40 urteko preso guztiak adina. Gainera, munduko emakume presoen herenak daude AEBetan.

Jon Olano

Jon Olano

18:38

AEBez orain Davis: zenbaki absolutuetan nahiz portzentajeetan, biztanle gehien espetxean dituen herrialdea dira Ameriketako Estatu Batuak.

Jon Olano

Jon Olano

18:36

"Espetxeak, teorian, pertsonak birgaitzeko diseinatu ziren, baina emakumeak ez ziren definizio horretan sartzen". Andreen kasuan, kartzelak lan erreproduktiborako hezi dituela nabarmendu du Davisek, "ama eta emazte onak" izateko.

Jon Olano

Jon Olano

18:32

Davis: "Espetxeak AEBek asmatu zituzten bereziki, demokrazia burges berriaren instituzio gisa". Haren funtzioa zigortutakoen askatasuna eta eskubidea kentzea da; "zigor demokratikoa" da.

Jon Olano

Jon Olano

18:18

Terrorismoaz eta estatuaren erabileraz orain Davis, gogoraraziz Ameriketako Estatu Batuek Nelson Mandela 2008an kendu zutela terroristen zerrendatik.

Jon Olano

Jon Olano

18:15

Emakume presoei egindako miaketak sexu erasoak direla nabarmendu du Davisek, eta erasotzailea estatua dela. Estatua subjektu erasotzaile gisa ikusteak lotura egiten du indarkeria publikoaren eta pribatuaren artean, Davisen esanetan.

Jon Olano

Jon Olano

18:12

Davis: "Emakume presoek ez dute soilik bakartzea eta errepresioa jasaten, beste indarkeria batzuk ere erasaten dituzte". Tortura, tratu txarrak eta jazarpen sexuala aipatu ditu adibide gisa.

Jon Olano

Jon Olano

18:11

Davis: "Denbora gehiegi behar izan dugu emakume presoen egoera pertsonalari erreparatzeko". Bere esperientziatik abiatzen ari da, ez zela jabetzen emakume presoek arreta berezia behar dutela.

Jon Olano

Jon Olano

18:08

Preso politikoekiko elkartasuna azaldu, eta Arnaldo Otegi askatzeko eskatu du Davisek.

Jon Olano

Jon Olano

18:07

Eskerrak emanez hasi du hitzaldia Davisek, "oso hunkituta" dagoela Euskal Herrian egoteaz. Bera bertan egotea bake prozesuarekiko babes mezutzat ulertzeko eskatu du.

Jon Olano

Jon Olano

18:04

Hasi da Iratxe Urizar Angela Davis aurkezten.

Jon Olano

Jon Olano

18:03

Atzo heldu zen Euskal Herrira, eta igandera arte egongo da. Tarte horretan, ekitaldi ugaritan hartuko du parte Angela Davis ekintzaile afro-amerikarrak. Gaur 18:00etatik aurrera egingo duena izango da aurrenekoa.

Jon Olano

Jon Olano


Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Onkologikoko pazienteek kezka azaldu dute zentroak «erreferentziazko izaera» galdu duelako

Onkologikoko pazienteek kezka azaldu dute zentroak «erreferentziazko izaera» galdu duelako

Arantxa Iraola

Manifestazio baterako deia egin dute langileekin batera, hilaren 15erako; 'Onkologikoa monografikoa eta bizirik' aldarriak batuta irtengo dira dira kalera guztiak.

San Cristobal de las Casas herriko irudia, Chiapasen, Mexikon. ©Carlos López, EFE

Chiapasen desagertu diren bi euskal herritarrak aurkitzeko laguntza eskatu dute haien familiek

Uxue Rey Gorraiz

Gutxienez hilabete daramate desagerturik, Frantziako Enbaxadak jakinarazi duenez. Bat Donibane Lohizunekoa da; bestea, Ziburukoa.

Grebalari bat, gaur, foru jauregiaren aurreko protestan. ©Monika del Valle / Foku

Bizkaiko zahar etxeetako hiru greba egunen «balorazio positiboa» egin du ELAk

Maite Asensio Lozano

Lan itunaren negoziazioa desblokeatzeko eskatu dute langileek, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza aurrean egindako protestan. Prest agertu dira greba gehiagora deitzeko.

Lapurtzen saiatu diren bankua, Gasteizko Done Jakue hiribidean. ©Google Maps

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen banku batean lapurtzen saiatu ostean

Julen Otaegi Leonet

Bi gizon saiatu dira lapurreta egiten, suzko arma batekin. Bata atxilotu egin du Udaltzaingoak, eta besteak ihes egitea lortu du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...