Albistea entzun

Angela Davis

Davisek negargarritzat jo du Otegi bisitatzen utzi ez izana

Ezker abertzaleko kidearekin biltzeko baimena eskatua zuen ekintzaile estatubatuarrak. 'Free Otegi free them all' kanpainaren bultzatzaileetako bat izan da hasieratik Davis. Bideoa: Argazki Press.

Arantxa Elizegi -

2016ko otsailak 8 08:18

Arnaldo Otegirekin biltzekoa zen Angela Davis ekintzaile estatubatuarra. 9:30etan zuten hitzordua, eta ordu horretarako eskatua zuen baimena Logroñoko espetxean. Baina espetxeko zuzendaritzak ez dio Otegi ikusteko baimenik eman. Davisek negargaritzat jo du espetxeko zuzendaritzaren jarrera, eta iragarri du Otegiren aldeko manifestua sinatu duten gainontzeko ordezkariei emango diela gertatutakoaren berri. 

"Neroni preso politikoa izan naizenez honaino etorri eta euskal preso politikoei ere sostengua adierazi nahi izan diet, haiek niri adierazi zidaten moduan", esan du Davisek, Logroñoko espetxearen kanpoaldean. 

Berarekin batera izan dira Fermin Muguruza abeslaria eta Amaia Izko abokatua. Azken horrek nabarmendu du euskal presoek politikagintzan parte hartzeko dituzten arazoen ondorio dela Davisein gertatutakoa. 

Ondoren, Bilbora itzuli da Davis. Kafe Antzokian Angela Davis gure laguna da! festa egin dute. Fermin Muguruzak bultzatutako egitasmoa da, eta parte hartu dute Mursego, Aiora eta Piti (Zea Mays), Anari, Sorkun, Aneguria, La Basu, Xabi Solano, Broken Brothers Brass Band, Bad Sound System, Maialen Lujanbio eta Eider Rodriguezek.

Davis izan da Free Otegi them all kanpainari babesa eman dionetako bat. Ez da, hala ere, kanpainak jaso duen nazioarteko babes bakarra. Desmond Tutu, Gerry Adams, Nora Cortiñasek ere sostengatu dute Otegiren aldeko aldarria. 

Martxoan kalean

Aldaketarik ez bada, martxoaren 1ean irtengo da kalera ezker abertzaleko burua. Izan ere, urtarrilaren amaieran jakinarazi zuten zigor osoa bete baino egun batzuk lehenago irtengo dela Otegi. Izan ere, behin-behinean aske zela auzitegira sinatzera joandako egunak aintzat hartzeko eskaera egin zuen, eta onartu egin dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaitegiak.

Bateragune auzian Otegirekin batera espetxeratutakoen artean, hura eta Rafa Diez geratzen dira preso. LABeko idazkari nagusi ohiari beste hamabost hilabete geratzen zaizkio zigorra betetzeko. 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

11 ekintzaileak, Baionako auzitegi aitzinean ©Guillaume Fauveau

Martxoaren 9an emango dute 11 'bakegileren' aurkako deliberoa

Ekhi Erremundegi Beloki

Hamar auzipeturentzat 950 euroko isuna eskatu du fiskalak, gibelapenarekin. Uztailaren 23ko protestetan errepidea blokeatzea egotzita epaitu dituzte.

Iratxe Sorzabalen zauriak, 2001eko atxiloaldiaren ostean. ©Berria

Iratxe Sorzabalen kontrako zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak, torturak ukatuta

Berria

Euskal preso horrek pairatutako torturen berri eman izanak ez du «egiaztatzen» halakorik sufritu zuenik, Gorenaren arabera.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, iazko azaroan, Eusko Legebiltzarrean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Artolazabalek otsailaren 14an utziko du sailburu postua

Mikel Elkoroberezibar Beloki

EAJren Gasteizko alkategaia izango da Artolazabal, eta kanpainaurreari heltzeko utziko du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu postua. Esan duenez, «oso gustuko» izango luke bere ordezkoa emakume arabar bat izatea.

GKSko kide baten atxiloketa salatzeko mobilizazioa, iazko ekainean ©Bob Edme

GKSko kide bat epaituko dute Pauen

Ekhi Erremundegi Beloki

Asteartean eginen diote epaiketa, Paueko Dei Auzitegian. Margoketak egitea leporatzen diote.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...