Goya sariak

'Truman', protagonista nagusia

Emakumezko aktore berri onenaren saria Irene Escolarrentzat izan da, Lara Izagirre zornotzarrak zuzendutako 'Un otoño sin Berlin' filmean egindako lanarengatik. Patxi Uriz nafarrak dokumenta labur onenaren saria bereganatu du 'Hijos de la Tierra' lanarengatik.

Goya sarietako irabazleak.
Goya sarietako irabazleak. JUanjo Martin / EFE

Berria -

2016ko otsailak 7

Goya sarietan inork aipamen berezirik merezi izan bazuen, hori Truman filma izan zen, bost sari bereganatuta: filme onenarena, zuzendari onenarena Cesc Gayrentzat, aktore protagonistarena Ricardo Darinentzat, repartoko aktore onenarena Javier Camararentzat eta gidoi onenarena.

Emakumezko aktore berri onenarentzako saria, berriz, Irene Escolarrentzat izan da, Lara Izagirre zornotzarrak zuzendutako Un toño sin Berlin lanarengatik. Sari horretarako izendatua zegoen Iraia Elias, Amama filman egindako lanaregatik, baina azkenik esku-hutsik itzuli behar izan du etxera. 

Isabel Coixeten Nadie quiere la noche izan da sari gehien jaso dituen bigarren lana, soinu banda onenaren eta produkzio zuzendaritza onenaren sariekin. 

Goya bat Euskal Herrira

Patxi Uriz nafarraren eta Axel O’Mill Tubauren Hijos de la Tierra laburmetraiak eskuratu zuen dokumental labur onenaren saria. Urizen elehn Goya saria izanik, gustura agertu zen zuzendaria: "Ezer ez da ezinezko, ez Goya bat irabaztea eta ezta gaitza sendatzea ere". SAria jasotzearekin batera, Urizek eskerrak eman zizkien lagundu zioten guztiei. 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna