ARNALDO OTEGI
Espainiako Estatuko 146 lagun ezagunek bat egin dute Otegi askatzeko kanpainarekin
Sinatzaileen artean daude Federico Mayor Zaragoza Unescoko zuzendari ohia, Alberto Garzon IUko diputatua, Almudena Grandes idazlea.

Carlos Taibo politika zientzietako irakaslea, Diego CanÌamero sindikalista, Olga Rodriguez kazetaria, Rosa Regas idazlea... guztira 146 pertsona ezagunek bat egin dute Arnaldo Otegi askatzea eta euskal presoen urruntze politika amaitzea eskatzen duen kanpainarekin.
2015ko martxoan Bruselan aurkezturiko adierazpenak, jatorrizko 24 sinatzaileez gain, AEBetako, irlandako, euskal diasporako eta kulturgileen, Herrialde Katalaneako, Ekuadorreko eta Europako Parlamentuko kideen babesa jaso du.
Bihar, adierazpenaren sinatzaile diren David Fernandez eta Joan Tardaren bisita jasoko du Otegik LogronÌoko espetxean. Martxoaren 1ean askatuko dute eta martxoaren 5ean, 17.30ean, Anoetako Belodromoan bere askatasuna ospatzeko ekitaldia egingo dute.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.