BerriaTB

Kartzela irteera zuzenean emango du BERRIAk 08:00etan saio berezi batean

2016ko otsailaren 29a
16:16
Entzun

Astearte goizean irtengo da Logroñoko espetxetik Arnaldo Otegi, eta egunaren jarraipen berezia egingo du BERRIAk. 08:00etatik, espetxeko irteera zuzeneko irudiekin ikusi ahal izango da BERRIAren webgunean, BerriaTB-ren saio berezi batean. Horrez gain, zuzeneko kontakizuna egingo du kazeta honek webgunean eta sare sozialetan, eta irteeraren kronika eta bideoak jasoko ditu espetxe ataritik.

18:30ean, ongietorri ekitaldia egingo diote Otegiri Elgoibarren (Gipuzkoa), eta horren berri ere zuzenean emango du BERRIAk. Larunbatean Anoetako belodromoan egingo dioten ekitaldia ere zuzenean ikusgai izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.