ARNALDO OTEGIREN IRTEERA
"Probokazioen gainetik" bake aldarria berretsiz irten da Otegi
Lagunak, senideak, eragile politikoak, kazetariak... jendetza elkartu da kartzela aurrean, gaur goizean, eta Elgoibarko plaza ere bete egin da arratsaldeko ekitaldi politikoan. "Irabazteko unea" dela nabarmendu du ezker abertzaleko buruak Elgoibarren; zuzenean jarraitu du BERRIAk agerraldia. Sei urte eta erdiko zigorra osorik bete ondoren irten da ezker abertzaleko buruzagia Logroñoko espetxetik.

* Logroñoko kartzela atarian eginiko ekitalditxoan, nabarmendu du Espainian preso politikoak badaudela, eta independentista sartu zela espetxera eta "independentistago" irten. Elgoibarren (Gipuzkoa), ongietorri egin diote arratsaldean. Larunbatean, berriz, Anoetako belodromoan haren alde egingo duten ekitaldian izango da (17:30). Horien zuzeneko irudiak ere eskainiko ditu BERRIAk.
* Bateragune auziagatik zigortuta sei urte eta erdi egin ditu preso, baina ez da espetxetik irteten den lehen aldia; guztira hamalau urte egin ditu kartzelan.
Irteeraren bideoa:
Zuzeneko kontakizuna
"Irabazteko garaia da. Bakea ta konbinentzia bai, baina askatasuna eta berdintasuna ere bai". #OtegiFree
— Oihana Elduaien (@oihanaelduaien) 2016(e)ko martxoak 1

Arantxa Elizegi
Txapela jarri diote eta lore sorte eman Otegi Libre Politika libre plataformako kideek. #OtegiFree pic.twitter.com/TF17WcGWVj
— Oihana Elduaien (@oihanaelduaien) 2016(e)ko martxoak 1

Arantxa Elizegi
Independetzia hotsa, txalo zaparrada eta emozio handia. @berria @ArnaldoOtegi #OtegiFree pic.twitter.com/p4vtv8jK27
— Oihana Elduaien (@oihanaelduaien) 2016(e)ko martxoak 1

Arantxa Elizegi
Elgoibarko plaza @ArnaldoOtegi-ren zain. #otegifree #askatasuna pic.twitter.com/bUBg7nkfF3
— Sortu (@sortuEH) 2016(e)ko martxoak 1

Arantxa Elizegi
Elgoibarko plaza beterik, jendea Otegiren zain.
Etorrera prestatzen Elgoibarren. @berria #OtegiFree pic.twitter.com/6mT79lgGfF
— Oihana Elduaien (@oihanaelduaien) 2016(e)ko martxoak 1

Arantxa Elizegi
Indartsu eta lanerako prest irten da Otegi espetxetik. Etxera heldu berritan Elgoibarrera gerturatzeko deia egin dio jendeari, "independentzia eta presoen askatzea eskatzera".
#OtegiFree pic.twitter.com/MoEw11rQEJ
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 2016(e)ko martxoak 1

Arantxa Elizegi
"Espainiak euskal presoekin duen jarrerak ez du bakea eraikitzen laguntzen", salatu du Europako Aliantza Libreko kide Tatjana Zdanokak, eta ohartarazi dio Madrili "gorrotoan oinarritutako bere politikei buruz" hausnarketa egiteko garaia dela.

Arantxa Elizegi
Hainbat babes mezu jaso ditu Otegik nazioarteko eragileen artetik; haren irteera txalotu dute, besteak beste, Sinn Feinek Irlandatik eta HDPk Kurdistandik.
Anderson MEP welcomes release of Arnaldo Otegi https://t.co/pZU7hWjEo8
— Sinn Féin (@sinnfeinireland) 2016(e)ko martxoak 1
After 6 years Basque leader and peacemaker @ArnaldoOtegi has been released from prison #FreeThemAll pic.twitter.com/UolT65kyDj
— HDP English (@HDPenglish) 2016(e)ko martxoak 1

Jon Olano
"Elgoibarrera, independentzia eta presoen askatasuna eskatzeko"
Etxean dago Otegi. Twitterren zabaldu duen bideoan eskerrak eman ditu sei urte eta erdian jaso duen sostenguagatik, eta gaur arratsaldean Elgoibarrera eta larunbatean Anoeta belodromora joatera gonbidatu du, "independentzia eta presoen askatasuna eskatzeko".

Jon Ordoñez
Nazioarteko hainbat hedabidek eman dute Otegiren irteeraren berri. Horietako batzuk:
Shanghai Daily: "Arnaldo Otegi euskal liderra espetxetik askatuta".
Euronews: "Euskal militante separatista Espainiako espetxetik askatua".
Le Monde: "Euskal lider independentista baten espetxe irteera".

Jon Olano
Jaurlaritza: "Ez dugu ezer gehiago esateko"
Kazetariak galdetu eta galdetu aritu arren, Otegiren espetxe irteerari buruzko balorazio laburra egin du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Nabarmendu du Otegi "normaltasunez" itzuli behar dela politikagintzara edo "etxeko kuarteletara". Ez du erantzunetan luzatu nahi izan: "Esan behar genuen guztia esan dugu". Bere Twitter kontuan ere ez dute Otegiren inguruko erantzunik jaso, nahiz eta prentsaurrekoaren berri zabal eman duten.


Jon Olano
Nafarroako Gobernuaren erreakzioa
Ana Ollo Nafarroako Gobernuko eledunak ongietorria eman dio Arnaldo Otegi askatzeari, eta gaineratu du ezker abertzaleko buruzagiak "bakea eta elkarbizitza berreskuratzeko apustu politikoa" egin duela: "Irteera hau normaltasun demokratikoaren prozesu batean kokatu behar dugu".


Jon Olano
Sare sozialez aparte, nazioarteko hedabideeetan oihartzuna izaten ari da Otegiren irteeraren albistea. Reuters agentziak zabaldu du: "Euskal militante separatista Espainiako espetxetik askatua".


Jon Olano
"Otegiren askatasunak agerian uzten du gatazka politiko bat badagoela", Sare plataformako bozeramaile Joseba Azkarragak adierazi duenez.
Tenperatura hotza izanagatik, giro beroa izan dute Logroñoko espetxe atarian. Maialen Unanuek egin du goizeko kronika: Eskuak eta hankak hotz, bihotzak bero.


Jon Olano
"Lehendakari onena, herria", esan du Otegik gaur espetxetik atera ondoren. HBk 1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili zuen leloa da. Orduko horretan Juan Karlos Ioldi aurkeztu zuen Herri Batasunak lehendakarigai, 1987ko otsailean. Enekoitz Esnaolak Ioldi eta Jesus Egiguren (PSE) orduko legebiltzarreko presidentea elkartu zituen orain urte bete: Ibilian adiskidetzen.

Jon Ordoñez
Lorentxa Gimon ere, libre
Lorentxa Gimon Angeluko presoa ere aske geratu da jada, Rennesko espetxea atzean utzita. Larriki gaixo dagoela-eta, hura aske uztea ebatzi zuen joan den astean epaileak.
Aske da! #lorentxa #ongietorri pic.twitter.com/RFlylxDeno
— jon garmendia (@txuriya) 2016(e)ko martxoak 1

Jon Olano
Otegiren lehen hitzen bideoa Hodei Iruretagoienaren eskutik:
BIDEOA: @ArnaldoOtegi: "Lehendakaririk onena, herria" @berria #OtegiFree #askatasuna pic.twitter.com/NhKrgGMDyq
— Hodei Iruretagoiena (@hirual) 2016(e)ko martxoak 1

Jon Olano
Sortuko presidentearen eta idazkari nagusiaren arteko lehen bilera espetxetik kanpo.
El presidente de Sortu Hasier Arraiz saluda por primera vez en la calle al Secretario General #OtegiFree pic.twitter.com/qdFzwrQnv7
— Sortu (@sortuEH) 2016(e)ko martxoak 1

Jon Olano
Otegiren lehen hitzak
Kartzela aurrean jarritako oholtzaren gainean, lehen hitzak egin ditu Otegik. "Probokazio guztien gainetik" ezker abertzaleak abiatutako estrategiari eusteagatik eskerrak eman ditu, eta nabarmendu du preso politikoak badaudela Espainiako Estatuan. "Euskaldun bezala sartu gintuzten eta euskaldun irteten gara. Euskaldunak gara eta harro gaude. Independentista bezala sartu gintuzten eta independentistago irten gara. Sozialista bezala sartu gintuzten eta sozialistago irteten gara. Tokatzen dena da irekitako bidean sakontzea". Esaldi adierazgarri batekin amaitu du: "Lehendakaririk onena, herria".

Jon Olano
Pixkanaka aurrerantza doa Otegi, motel, jende artean. Irteeraren bideoa:
BIDEOA: Otegi kalean da, irribarre batekin @berria #OtegiFree #askatasuna pic.twitter.com/BqT5zG3WT3
— Hodei Iruretagoiena (@hirual) 2016(e)ko martxoak 1

Jon Olano
Irten da espetxetik Arnaldo Otegi, sei urte eta erdiko kartzelaldia eta gero. Independentzia eta euskal presoen eskubideen aldeko oihu artean irten da, eta senideak besarkatu ditu berehala. Paparrean, Kataluniako bandera eta presoen etxeratzearen aldeko ikurra. Irudian, Otegitarren hiru belaunaldiak:


Jon Olano
Ezker abertzaletik harago ere txalotu dute Otegiren espetxe irteera. Tartean, Neskutz Rodriguez EAEko Ahal Dugu-ko kideak eta Izquierda Unidak:
.@ArnaldoOtegi Kartzelatik irteteko eguna heldu da.Pozten naz. Euskadi baketsua eta biolentziarik gabekoa geldiezina da
— Neskutz (@neskutzro) 2016(e)ko martxoak 1
Vale, pero por el momento: #FreeOtegi https://t.co/36B7aAAUGa
— Izquierda Unida (@iunida) 2016(e)ko otsailak 29

Jon Olano
Realeko bandera bat ziegatik... edozein unetan irten daiteke.
Errealeko bandera bat ziega batetik. Oihuak kartzela osotik. Badatorren seinale? #OtegiFree #Askatasuna @berria pic.twitter.com/BnNRwemi5X
— Hodei Iruretagoiena (@hirual) 2016(e)ko martxoak 1

Jon Olano
Hodei Iruretagoiena, Maialen Unanue eta Lara Madinabeitia lankideak egiten ari diren bideoak ikus daitezke Periscopeko kanalean:
https://www.periscope.tv/berria

Jon Olano
Gaur Logroñon nahiz Elgoibarren eta larunbatean Anoetako belodromoan egitekoak diren ekitaldiak ez ditu debekatu Auzitegi Nazionalak, baina Velasco epaileak agindu du horiek "zaintzeko", ikusteko "terrorismoaren gorazarre" deliturik egiten ote den.

Jon Olano
08:00ak pasa, aurki hasiko du BERRIAk zuzeneko emisioa kartzela ataritik. Ikusmin izugarria bertan, une batetik bestera atera baitaiteke Otegi. Andaluziatik ere joan dira:
Elkartasun internazionalista ere presente: Andaluziatik SATeko kideak bandera eta guzti #OtegiFree @berria pic.twitter.com/1M3udPnYF0
— Hodei Iruretagoiena (@hirual) 2016(e)ko martxoak 1

Jon Olano
Ezker abertzaleko kide ugari ere joan dira Logroñoko espetxe atarira; tartean, Hasier Arraiz Sortuko presidentea eta Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidea.
Irribarreak #Logroño -ko presondegiko atean. Gasteizko lanak geroko utzi ditugu. pic.twitter.com/1ExkfkFhnL
— EHBildu Legebiltzar (@ehbildu_legebil) 2016(e)ko martxoak 1

Jon Olano
Erreakzio gehiago Logroñoko kartzela ataritik:
Anna Gabriel (CUP): "Gatazkari irtenbide baketsua bilatzeagatik dago preso Otegi, beste hamaika bezala".
Lluis Llach (kantaria eta Junts Pel Si-ko parlamentaria): "Arnaldoren jarduera garrantzitsua izango da Euskal Herriarentzat"
Julen Arzuaga (EH Bildu): "Espero dut ideia eta proiektu politiko guztiak defendatzeko aro bat irekitzea"
Anna Gabriel: "Gatazkari irtenbide baketsua bilatzeagatik dago preso Otegi, beste hamaika bezala" #OtegiFree @berria pic.twitter.com/aADhpbJDLE
— Hodei Iruretagoiena (@hirual) 2016(e)ko martxoak 1

Jon Olano
1990ko hamarkadan ezker abertzalearen bozeramaile lanak bere gain hartu, eta harrezkero horretan jardun du Otegik. Bakegintzan eginiko lana aitortu diote askok, eta bidegabetzat jo azken espetxealdia. Guztira, ordea, hamalau urte egin ditu preso, auzi ugaritan. Hodei Iruretagoienaren laburpena:


Jon Olano
Espetxe atarian hainbat erreakzio biltzen ari dira Lara Madinabeitia, Maialen Unanue eta Hodei Iruretagoiena BERRIAko kazetariak.
Martin Garitano: "Arnaldok beste politikari batzuek ez duten ahalmena dauka: entzuteko ahalmena".
Santi Vidal (ERC): "Herritar guztien eskubide eskubide zibilak errespetatu behar dira".
Fermin Muguruza: "Sekulakoa da hemen sentitzen dena. Desio dudana da preso denak ateratzea".
Fermin Muguruza: "Sekulakoa da hemen sentitzen dena. Desio dudana da preso denak ateratzea" #OtegiFree @berria pic.twitter.com/s9CNSrr5nZ
— Hodei Iruretagoiena (@hirual) 2016(e)ko martxoak 1

Jon Olano
Irteeran Otegik zein asmo duen, Jaurlaritzako lehendakarigai izango ote den, utziko dioten... zalantza horietako bat behintzat argitu zen bart; New York Times egunkariari baieztatu dio EH Bilduren barne prozesura aurkezteko asmoa duela lehendakarigai izateko.

Jon Olano
Gogoan izan gaurko egitaraua; kartzela irteera zuzeneko irudiekin emango du BERRIAk. 18:30ean, ongietorri ekitaldia egingo diote Otegiri Elgoibarren (Gipuzkoa), eta horren berri ere zuzenean emango du BERRIAk. Larunbatean Anoetako belodromoan egingo dioten ekitaldia ere zuzenean ikusgai izango da.
.@ArnaldoOtegi-ren kartzela irteera, zuzenean BERRIAn https://t.co/jPeQs6UxsL pic.twitter.com/ifXUnks2mY
— Berria.eus (@berria) 2016(e)ko otsailak 29

Jon Olano
Espetxetik irteteko ordu finkorik ez du Otegik, baina 08:00etarako prest izango dute espetxe atarian eszenatoki bat, hura irteten denean lehen hitzak egin ditzan. Jada komunikabide ugari daude kartzelaren aurrean, zain.
Komunikabide ugari dagoeneko Logroñon #OtegiFree #Askatasuna @berria pic.twitter.com/CQ4cmUh1eo
— Hodei Iruretagoiena (@hirual) 2016(e)ko martxoak 1

Jon Olano
Sare sozialetan #OtegiFree eta #Askatasuna traolak erabiltzen ari dira Otegiren espetxe irteeraren inguruko iruzkinak biltzeko. Otegiren Twitter kontutik politikari presoaren argazki bat argitaratu dute gaur bertan... Nelson Mandelari espetxean eginiko irudi bat gogora dakarrena:
.@ArnaldoOtegi-ren azken uneak espetxean, Mandela gogoan https://t.co/yGiBaNmNQ8 #OtegiFree #Askatasuna pic.twitter.com/lX2LRZO76l
— Berria.eus (@berria) 2016(e)ko martxoak 1

Jon Olano
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.