Hilberria

George Martin hil da, Beatles taldearen ekoizlea

Parlophone disko etxea zuzentzen zuenean ezagutu zituen Martinek Beatles taldeko kideak, eta 50 urtez haien ekoizlea izan zen.

Geroge Martin hil da 90 urte zituela.
Geroge Martin hil da 90 urte zituela. Silke Lohman / EFE

Berria -

2016ko martxoak 9

Bosgarren Beatle-a ezizenez egin zen ezagun George Martin. Ez zen taldekideak bezain ezaguna, baina haren lana oinarrizkoa izan zen Beatles-en historian. Izan ere, Parlophone disko etxea zuzentzen zuenean ezagutu zuten elkar, 1962. urtean, laukoteak grabatu berriak zituen hainbat abesti eraman zizkionean. Orduz geroztik, Beatlesen 700 lanetan hartu zuen parte.

Beatlesen ekoizlea izateaz gain zineman eta telebistan ere lan egin zuen Martinek.

Ekoizle britainiarra bart hil da 90 urte zituela. Asko izan dira ekoizleari azken agurra eman nahi izan diotenak, besteak beste, Beatles taldeko Ringo Starr.

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna