Hondakin bilketa

Edukiontzi txipdunen alde egin dute Ordizian

Herritarren %42k hartu dute parte galdeketan, eta bi herenek bozkatu dute edukiontzi txipdunen alde. (Bideoa: Argazki Press)

Berria -

2016ko martxoak 14

Edukiontzi txipdunak jartzea erabaki zuten atzo Ordizian egindako herri galdeketan, sistema mistoa baztertuta. Udalak emandako datuen arabera, herritarren %42k hartu zuten parte bozketan, eta horietatik bi heren agertu ziren edukiontzi sistemaren alde.

Atez atekoa hasieratik baztertuta, bi aukera eskaini zizkien udalak herritarrei: sistema mistoa, alegia, errefusa eta organikoa atez ate biltzea, edota hondakin horientzat txip bidez kontrolatutako edukiontziak jartzea. Herritarrek argi egin zuten bigarrenaren alde.

Atez ateko sistema ezarri aurretik, 2012an, %36 zen birziklatze tasa, eta sistema horrekin %75era iritsi dira. Udal talde guztiek bat egin dute: helburua %85 birziklatzea da. Aukeratzen den sistemak horretarako modurik ematen ez badu neurri zuzentzaileak hartuko dituztela erabaki dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna