hezkuntza

D ereduko institutu bat eraikiko dute Iruñeko Sanduzelai auzoan

Bigarren hezkuntza euskaraz egin nahi dutenentzat da proiektua. Lanak 2018rako amaituta egotea espero du Nafarroako Gobernuak.

Biurdana ikastetxea. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
Berria.info
2016ko martxoaren 14a
13:16
Entzun

Sanduzelai, Buztintxuri eta Orkoiengo eskoletako ikasleei euskaraz ikasten jarraitzeko aukera eman ahal izateko, D ereduan arituko den institutu bat eraikiko du Nafarroako Gobernuak Iruñeko Sanduzelai auzoan. Hala, Biurdana institutuaren masifikazioa amaitu nahi du. 2018tik aurrera, horrek Arrotxapeko Patxi Larrainzar ikastetxekoei bakarrik eskainiko die derrigorrezko bigarren hezkuntza, eta batxilergoan jasoko ditu Sanduzelaiko institutu berriko ikasleak. Ikastetxe berriaren proiektuak Biurdana institutuaren hezkuntza komunitatearen babesa du: zuzendaritza, klaustroa eta ikasleen guraso elkarteak.

Lanak 2018rako dira amaitzekoak, eta, hala, Biurdana institutuak dituen toki arazoak konpondu nahi dituzte. Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilariak azaldu duenez, 4.300 metro koadroko eraikin berriak 18 ikasgela izango ditu. Helburu horrekin bost milioi euroko aurrekontua aurkeztu du Hezkuntza Departamentuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.