Atentatuak Bruselan

Pertsona bat atxilotu dute, eta "aktiboki" ari dira beste baten bila

Segurtasun indarrek Khalid eta Brahim El-Bakraoui anaiak egin dituzte eraso suiziden erantzule. Fiskalak baieztatu du pertsona bat galdekatzen ari direla eta beste baten bila "aktiboki" ari direla, baina ez du eman horien izen-abizenen berri. Hainbat miaketa egin dituzte gauean. Hiru eguneko dolua ezarri du Belgikako Gobernuak.

Hegazkin-zerbitzariak, aireportua uzten

Arantxa Elizegi -

2016ko martxoak 23

Orain arte dakiguna:

* Iturri ofizialek berretsi dutenez, 32 dira lau atentatuetan hildakoak eta 270 zaurituak.

* Hiru ekintzaile suizida hil ziren erasoetan. Khalid eta Brahim El-Bakraoui anaiak eta Najim Laachraoui. Khalid, metroan; Brahim eta Laachraoui, aireportuan.

* Beste pertsona baten bila dabil Polizia; aireportuko argazkian Brahim-El Bakraouiren eskuinean agertzen denaren bila.

* Estatu Islamikoak bere gain hartu ditu erasoak.

 

Zuzeneko kontakizuna

19:01
2016-03-23

Le Monde Frantziako hedabidearen arabera, Najim Laachraoui da aireportuan bere burua eztandarazi zuenetako bat; argazkian, ezkerrekoa. Fiskalak baieztatu du Brahim El-Bakraoui dela bestea, erdikoa.

Jon Olano

Jon Olano

17:16
2016-03-23

LaLibre.be Belgikako hedabidearen arabera, Bruselako erasoetan hildakoak 32 dira, aireportuan gorpu bat aurkitu baitute.

Jon Olano

Jon Olano

13:49
2016-03-23

Brahim El-Bakraouiren "testamentu" moduko bat topatu dute Schaerbeek auzoko zakarrontzi batean zegoen ordenagailu batean. Bertan zioen "galduta" zegoela, zer egin jakin gabe, eta "zelula" batean amaitzeko beldur zela.

Jon Olano

Jon Olano

13:45
2016-03-23

Aireportuko argazki honen bueltan eman ditu azalpenak fiskalak. Ezkerrekoa ez dute identifikatu, eta bere burua leherrarazi zuen. Erdikoa da Brahim El-Bakraoui, eta hark ere eztandarazi zuen soinean zeraman lehergailua. Eskuinekoa ez dute identifikatu, eta haren bila ari dira "aktiboki". Poliziak uste du eskuinekoak zeramala lehergailu gehien, eta aireportuan bertan utzi zituen bonbak. Poliziak modu kontrolatuan zartarazi zituen gero.

Jon Olano

Jon Olano

13:24
2016-03-23

Fiskalaren agerraldia

Ikerketari buruzko xehetasunen berri eman du Belgikako fiskalak. Baieztatuta dago gizon baten bila "aktiboki" ari direla; segurtasun kameren irudi bat zabaldu da azken orduetan, eta ustezko erasotzaileak ageri dira bertan. Irudian agertzen diren hiru gizonetatik eskuinekoa bilatzen ari direna. Fiskalaren arabera, hark zeraman lehergailu kopuru gehien, eta Poliziak eztandarazi zuen ondoren. Aragazkian ezkerrean ageri dena -ustez kamikazeetako bat- ez dute identifikatu.

Brahim El-Bakraoui da argazki horretan erdian ageri den gizona, eta Khalid anaia identifikatu dute metroko erasoaren egile gisa.

Gainera, hainbat etxe arakatu dituzte. Horietako batean, 15 kilogramo lehergailu topatu dituzte. Beste etxeetan, ordea, ez dute ezer susmagarririk topatu. Kaleko zakarrontzi batean ordenagailu bat aurkitu dute, eta Brahim El-Bakraouiren testamentua zegoen artxiboen artean. Pertsona bat atxilotu dute eta deklarazioa hartzen ari dira, eta atxilotutako beste pertsona bat libre utzi dute gero.

Biktima kopuruaren berri ere eman du fiskalak: 31 hildako eta 270 zauritu.

Jon Olano

Jon Olano

12:53
2016-03-23

"Terrorismoaren aurka" elkarlanean aritzeko deia egin die Europako Batasuneko Migrazio eta Barne gaietarako komisario Dimitris Avramopulosek estatu kideei: "Gure arteko elkarlana eta informazio trukea orain indartzen ez badugu ez dakit noiz egingo dugun"

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

12:24
2016-03-23

Belgikako prentsak gezurtatu egin du Bruselan atxilotutakoa Najim Laachraui dela. Informazioa nahasia da oraindik. Belgikako Fiskaltzak prentsaurrekoa iragarri du eguerdiko 13:00erako.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

12:16
2016-03-23

Bihar ere itxita jarratuko du Bruselako aireportuak. Arduradunek ohartarazi dute "egunak" beharko dituztela kalteen zenbatekoa neurtzeko.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

12:02
2016-03-23

Atzoko atentatuen ostean, itxirik jarraitzen du Zaventemeko aireportuak. Horrek Europa osoko 670 hegaldiri eragingo diela ohartarazi dute agintariek. Horietako batzuk bertan behera geratu diren arren, beste asko inguruko aireportuetara bideratu dituzte.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

11:53
2016-03-23

24 urte ditu Laachrauik eta belgiarra da. Otsailean, hamabost urteko kartzela zigorra ezarri zioten Estatu Islamikoarentzat jendea errekrutatzeagatik.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

11:09
2016-03-23

Komunikabideek aurreratu dutenez, Najim Laachraui, ustezko hirugarren erasotzailea, atxilotu dute Anderlechten (Brusela).

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

11:04
2016-03-23

Europako balioak goratu ditu Alemaniako kantziler Angela Merkelek, erasoen biharamunean: "Gizatasunik gabeko jendea dira erasotzaileak; Europako balioen aurka dauden terroristak, demokraziaren eta askatasunaren aurka". Bitartean, Alemaniako mugako eta trenbide naiz aireportuetako zaintza zorroztu dute segurtasun indarrek.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

10:35
2016-03-23

Bruselako aireportuaren Twitter kontutik jakinarazi dutenez, gaurko egun osoan zehar ez da hegaldirik irtengo ez iritsiko Belgikako hiriburura.

Jon Olano

Jon Olano

10:29
2016-03-23

Erasoak iheslarien krisiarekin lotu dituzte Europako eskuin muturreko alderdiek. Erresuma Batuko Independentziaren Alderdiko eledun Mike Hookemek mugimendu askatasuna bermatzen duten legei eta errefuxiatuak hartzeko Alemaniaren erabakiei egotzi die erasoen erantzukizuna. Antzeko adierazpenak egin ditu Herbehereetako Askatasunaren Alderdiko buru Geert Wildersek ere esanez mendebaldeak "baztertu" egin beharko lukeela "kutsu islamista".

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

10:05
2016-03-23

"Terrorismoaren aurkako fronte bateratua" osatzearen alde mintzatu dira Errusiako eta Alemaniako Atzerri ministroak, Sergei Lavrov eta Frank-Walter Steinmeier. "Atzoko erasoak eta gero jolas geopolitikoak alde abetar utzi eta bat egin behar dute europarrek, gure lurretan atentatu terroristak saihestu ahal izateko", nabarmendu du Lavrovek.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

09:50
2016-03-23

Maalbeek metro geltokiaren inguruek itxita jarraitzen dute gaur. Gutxienez 20 pertsona hil ziren metro geltoki horretako leherketan

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

09:29
2016-03-23

Europako Batasuneko kanpo mugetako segurtasuna handitzeko eskatu du Manuel Valls Frantziako lehen ministroak. "Estatu Islamikoa Siriako herritarren pasaporteak lapurtzen ari da, horiekin Europara sartu ahal izateko. Beraz tentuz jokatu behar dugu", ohartarazi du Vallsek.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

09:26
2016-03-23

Belgikako Gobernuak eskatuta, bilera berezia egingo dute Europako Batasuneko estatu kideek, atzo Bruselan egindako atentatuen harira.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

09:22
2016-03-23
09:22
2016-03-23
09:21
2016-03-23

Europako egunkari nagusiek gai bera dute gaur euren azaletan.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

09:07
2016-03-23

Australiako lehen ministro Malcolm Turnbullen iritziz, Schengenen eremuak "errraztu" egiten ditu halako erasoak: "Europako segurtasun neurrien hutsuneek zerikusia dute azken hilabeteetan bizi duten krisiarekin". Ordea, Turnbull ez da bakarra izan erasoak eta errefuxiatuen krisia lotu dituen bakarra.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

08:58
2016-03-23

Munduko eraikin esanguratsuenak Belgikako banderaren koloreekin argiztatu dituzte biktimen omenez.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

08:56
2016-03-23

Ustezko bi ekintzaile suizidak Bruselan zuten etxean Estatu Islamikoaren bandera bat, lehergailuak eta errifleak aurkitu dituzte.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

08:49
2016-03-23

Najim Laachraoui da ihes egindako ustezko ekintzailea. Poliziak zabaldu duenez, Parisko atentatuetan ere zerikusia izan zuen. Ikerketen arabera, irailean Hungriara egin zuen ihes Salah Abdeslamekin batera.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

08:45
2016-03-23

Bruselako metro sarearen zati bat zabaldu dute. Segurtasun neurriak, ordea, handiak dira, eta bidaiariek poltsak erakutsi behar dizkiete poliziei.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

08:43
2016-03-23

Bruselako metro sarearen zati bat zabaldu dute. Segurtasun neurriak, ordea, handiak dira, eta bidaiariek poltsak erakutsi behar dizkiete poliziei.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

08:42
2016-03-23

Atentatuen ustezko egileen irudiak zabaldu ditu Belgikako Poliziak.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna