Sarako biltzarra

Itxaro Borda eta Michel Iturria protagonista Sarako 33. Biltzarrean

Omenaldi berezia egin diete Bordari eta Iturriari, eta haien lanak ikusgai izan dira egun osoan. Horretaz gainera, baina, izan da zer ikusirik biltzarrean.

Jende andana espero dute aurtengo Sarak Idazleen Biltzarrean.
Jende andana espero dute aurtengo Sarak Idazleen Biltzarrean. / Isabelle Miquelestorena

Berria -

2016ko martxoak 28

Goizeko hamarretan hasi da Sarako 33. Biltzarra, eta egun osoan izan da zer entzun eta zer ikusi. Izan ere, berritasunekin heldu da aurtengo biltzarra. Lehen aldiz haurrentzako gune bat egon da, tailerrekin, ikuskizunekin eta ipuin kontalariekin.

Orotara, 11 argitaletxek, 22 elkartek eta ehun idazlek baino gehiagok hartu dute parte Sarako Biltzarrean. EKE Euskal Kultur Erakundeko zuzendari Pantxoa Etxegoinek, ordea, nabarmendu du topaketetan idazleek izan dutela garrantzi handien.

Horretaz gain, omenaldi berezia egin diete Itxaro Borda idazleari eta Michel Iturria marrazkilariari. Aipamen berezia egin diete antolatzaileek haien ibilbide profesional luzeagatik. Hortaz, haurren erakusketa ez ezik, Bordaren liburuak eta Iturriaren marrazkiak ere izan dira ikusgai egun osoan.

Sarako Biltzarra 1984tik antolatzen dute. Hasieran, Sarako Omordiako gelan egiten zuten, baina 1993an kiroldegira igaro ziren. Urtero, ehun idazleren baino gehiagoren topalekua da, helburu argi batekin: egun eta toki berean, Euskal Herrian bizi edo horren inguruan ari diren idazleak biltzea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna