Literatura

Katixa Agirrek jasoko du 111 Akademiaren Saria

2015ean argitaratutako liburuen artean Agirreren Atertu arte itxaron eleberria izendatu dute obrarik gogokoen akademiako kideek. Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok nobelarekin lehiatu da.

Katixa Agirre, 'Atertu arte itxaron' liburua aurkeztu zuen egunean.
Katixa Agirre, 'Atertu arte itxaron' liburua aurkeztu zuen egunean. Marisol Ramirez / Argazki Press

Ander Perez -

2016ko apirilak 25

1997. urtean Beterriko Liburua izendun saria sortu zuenetik, euskaraz argitaratutako libururik "gogokoena” hautatzen du urtero 111 Euskal Literaturazaleen Akademiak. Aurtengo bozketan 197 akademiakidek hartu dute parte, eta urtarriletik hona eginiko bozketa prozeduraren ostean, ebatzi dute aurtengo irabazlea: erabaki dutenez, Katixa Agirreren Atertu arte itxaron izan zen 2015eko euskarazko obren artean akademiako kideen gustukoena.

Hiru bozketa txanda izan dira azken emaitzara iritsi aurretik. Lehenengoan, 2015ean kaleratutako euskarazko libururik gogokoena aukeratzeko eskatu zitzaien akademiako kideei. Proposatutako guztien artean boto gehien zuten bost obrak igaro ziren bigarren fasera: Imanol Murua Uriaren Ekarri armak, Jon Alonsoren Hiri hondakin solidoak, Joxemari Iturralderen Perlak, kolpeak, muxuak, traizioak, Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok eta Katixa Agirreren Atertu arte itxaron. Saizarbitoriaren lana izan zen gehien bozkatua txanda horretan, baina, botoen %40ko langa gainditu ez zuenez, bigarrenarekin, hots, Agirreren eleberriarekin pasatu zen lehiara. Azkenean, idazle gasteiztarraren road movie-a aukeratu dute akademiakideek. Maiatzaren 5ean jasoko du saria Agirrek, Andoaingo Bastero kulturgunean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna