Hisao Okawa hil da, 'Heidi' marrazki bizidunen gidoilaria

Apirilaren 19an hil zen Okawa, 88 urterekin.

Berria -

2016ko apirilak 29

Johanna Spyri idazle suediarraren izen bereko ipun batean oinarrituta, 1974ko urtarrilaren 6an estreinatu ziren Heidi marrazki bizidunak, eta urte gutxian mundu osora zabaldu. Proiektuan buru belarri aritu zenetako bat Hisao Okawa gidoilaria izan zen. Okawa apirilaren 19an hil zen, 88 urterekin.

Gidoilari japoniarra beste hainbat proiektutan ere aritu zen arren, Alpeetan bizi den neskaren istorioak egin zuen ezagun. Japoniako Zuiyo Eizo produkzio etxeak eta Alemaniako Zweites Deutsches Fernsehen telebista kateak sortutako telesailak berehalako arrakasta izan zuen mundu osoan eta urte gutxian, Asia, Europa eta Latinoamerikara zabaldu zen. Lana hainbat hizkuntzetara ere itzuli dute, tartean, euskarara.

Bost urteko haurra da Heidi, gurasoak galdu zituenetik Dete izebarekin bizi dena. Baina izebak Frankfurtera joan behar du lanera eta ezin du haurra berarekin eraman, ondorioz, Alpeetako herrixka batera eramaten du, Dorflira, han bizi baita haurraren aitona.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna