Albistea entzun

Politika

Erabakitzeko eskubidea zehazteke utzi du EAJk akordio proposamenean

Eskubide horrek "sakontze lana" behar duela diote jeltzaleek. EAJren proposamena da legebiltzar taldeek "hitzematea" Espainiak errespetatuko duela euskal herritarren borondatea.

Iñigo Urkullu eta Andoni Ortuzar
Iñigo Urkullu eta Andoni Ortuzar Miguel Toña/Efe

Gorka Berasategi Otamendi -

2016ko maiatzak 7 11:50

Erabakitze eskubidearen zilegitasunari eta erabaki esparruei buruz sakondu egin behar dela dio alderdi jeltzaleak autogobernuari buruzko lantaldeko ondorioekin idatzitako txostenean. Lantalde horretako jardueretatik atera duten ondorio bat da erabakitzeko eskubidea bere erara ulertzen duela alderdi bakoitzak, eta beraz, kontzeptua bera argitu behar dela.

Akordio proposamenarekin txostena idatzi du EAJk, eta txosten hori aurkeztu die gaur PSE-EEko, PPko eta UPDko ordezkariei. EH Bilduri ez diete aurkeztu, koalizio abertzaleak jeltzaleen aldebiko bileretan parte ez hartzea erabaki duelako, "antzerkia" eta "zirkua" dela iritzita. Jeltzaleek aukeratutako prozesura ez dela "serioa" uste du EH Bilduk.

Nolanahi ere, Andoni Ortuzar EAJren EBBko buruak lan serioan ari direla azpimarratu du. Legegintzaldia amaitu aurretik "gutxienekoak" adostea nahi dutela esan du, hurrengo legegintzaldian gutxieneko horien gainean lanean hasteko. Gainera, PSE-EErekin eta EH Bildurekin ados jartzeko aukera badagoela azpimarratu du.

Kontzeptua argitu behar dela esan ostean, "Estatuko instituzioek" euskal herritarrek "libre eta demokratikoki" hartzen dituzten erabakiak errespetatu egin beharko dituztela dio EAJk, txostenean.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Udalbiltzaren batzorde eragileerria. ©Udalbiltza

Haritz Alberdi Arrillaga Getariako alkatea izango da Udalbiltzako lehendakari berria

Gurutze Izagirre Intxauspe

Udal eta foru hauteskundeetako emaitzen ostean, Kontseilu Nagusia berritu dute.

Espagnac eta Brisson (ezkerrean), artxiboko argazki batean ©Bob Edme

Espagnac, Brisson eta St Pe izanen dira Frantziako Senatuan

Ekhi Erremundegi Beloki

Atzo iragan ziren Frantziako Senaturako bozak Ipar Euskal Herrian. Orain arteko hiru senatariak karguan atxikitzearen alde egin zuten hautetsiek.

EAJ kideak, gaur, Forondan (Araba). ©EAJ

Ortuzar: «EAJk entzun du herritarrek azken hilabeteotan esan diotena»

Berria

Alderdi Eguna ospatu du EAJk Forondan. EBBko presidenteak «zentraltasuna» aldarrikatu du, eta esan du beste alderdi eta eragileekin elkarlanean aritzeko prest dagoela.

Arkaitz Rodriguez, atzo, Arrasateko Uarkape frontoian eginiko hitzaldian. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Sortuk abagunea baliatu nahi du Madrilen nazio auzia jorratzeko

Iosu Alberdi

Alderdi independentistak VI. Nazio Konferentzia egin du, eta militanteek aurrera begirako plan politikoa onartu dute. EH Bilduren eta EH Bairen aldeko apustua berretsi dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.